Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Nola birziklatu

Nola birziklatu

Asier Sarasua 2010/05/28 09:30
Bai, ados, birziklatu egin behar dugu. Baina zer eta nola birziklatu behar dugun ere jakin behar dugu. Izan ere, edozein paper edo kristal ezin da birziklatu eta onurak baino, kalteak sortzen ditu birziklapen-prozesuan.

Euskal Herrian birziklatzea ez da lan erraza. Lehenago ere aipatu izan dugu Eibarren ditugun arazoak, eta herririk gehienetan antzera gertatzen da: erakundeen inplikazio eza, arazo logistikoak, birziklapenaren etekin txikia...

Hala ere, gaur egun birziklatzen ez duena... lotsatuta egon beharko litzateke. Zakarrontzira botako nuke, zuzenean. Buru pixkat duen edonor birziklatzen hasita dagoela pentsatu nahi dut; eta erakundeak ere hasi dira, euren erritmo makalean bada ere, gauzak hobetzen.

Kontzientziazio-fasea igarota, beraz, ondo birziklatzeko garaira ere heldu gara. Birziklatzea ez da nahikoa: ondo birziklatu behar dugu. Zer eta nola birziklatu behar dugu? Izan ere, askotan edozein paper, plastiko eta kristal botatzen dugu zakarrontzietara, baina horietako asko ezin dira birziklatu eta birziklatze-prozesua zaildu eta garestitu besterik ez dute egiten.

Hona hemen aholku txiki batzuk:

Paperak

  • Ez birziklatu: paper zikinak, klinexak, erabilitako sukaldeko papera, paper parafinatu eta plastifikatuak, haur-oihalak, kartoizko plater eta ontziak, faxetako paper termikoak, pegatinak...
  • Nola: paperak ez zimurtu eta kartoiak tolestu.

Ontziak

  • Ez birziklatu: jostailuak, biberoiak, sukaldeko tresnak eta ontziak, CDak, gomazko guanteak...
  • Nola: birziklatzera bota aurretik, tapak kendu, ontziak garbitu eta zapaldu (toki gutxiago har dezaten).

Kristalak

  • Ez birziklatu: zeramikazko ontziak, portzelanak, bonbillak, fluoreszenteak, ispiluak, eta auto eta leihoetako kristalak (hori guztiori garbiguneetara eraman behar da).
  • Nola: ontziei tapak kendu.

 

Informazio gehiago:

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz