Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Morbua

2010/04/11

Egunotako istripuen harira.

Morbua - Gehiago irakurri

Zaharrak eta gazteak, elkarren errezetak trukatu beharrean

2010/04/10

Lagunaren semerik gazteenaren ezkontzan egon naiz gaur Aiarako Kexaan. Abadearen txanda aurretik semerik zaharrenak Khalil Gibran poetaren “Del matrimonio” izenburupeko hausnarketa irakurri du eta, ondoren, apaizak bere ohiko hitzalditxoa eskaini. Nor bere estiloan, biak ondo, baina biak elkarren kontrajarri edo. Poetaren mezuak ezkontideen banokatasuna aldarrikatu du. Elizak, berriz, elkarren maitasunaren bateratasuna azpimarratu.

Zaharrak eta gazteak, elkarren errezetak trukatu beharrean - Gehiago irakurri

Txirrindularitza eta rallyak

2010/04/10

Juanma Garate txirrindulariaren salaketa Euskal Herriko Itzulian bidea zabaltzen duten autoetako gidariak ero moduan dabiltzalako.

Txirrindularitza eta rallyak - Gehiago irakurri

Egur zati bat autopistan

2010/04/10

Gehiegi azaldu gabe ulertu daiteke. Egun ederra Landa eta Ozaeta inguruetan, itzuleran autopistan zerbaitekin egin genuen topo, egur zati handi bat. Eskerrak kotxeak ongi erantzun zuen eta ondo gelditu ahal izan genuela, 120 Km/h abiaduran gindoazen eta.

Egur zati bat autopistan - Gehiago irakurri

Saltimbanqui + superglue = birauak

2010/04/08

090202ko saio birziklatua. Birauei buruz jardun dogu, baitta "saltimbanqui" berbian etimologixia ezagutu eta "Superglue" pegamiñan gaiñian barriketan ibilli gara. Bertsiñuen jokuan "In the mood" famatua emon deskue Glenn Millerrek (instrumentala) eta Andrew Sisters (kantuan).

Saltimbanqui + superglue = birauak - Gehiago irakurri

Imaz Repsolen Energia Berrien arduradun

2010/04/08

Repsolek erabaki garrantzitsu bi jakinerazi ditu. Batetik, Energia Berrien sailaren sorrera. Bestetik, Josu Jon Imaz sail berri horren zuzendari nagusi izendatu izana. Espainiako petrolio-konpainiarik handienak energia berriei ekitea besterik gabe da albiste. Baita energia berri horietako egitasmook munduko hogeita hamar herrialde ingurutan indarrean jarri beharko dituen burua euskalduna izatea ere.

Imaz Repsolen Energia Berrien arduradun - Gehiago irakurri

Soba - Vega de Pas (Cantabria)

2010/04/07

Joan zen asteburuan Cantabria inguruan ibili gara berriro. Sobara itzuli gara, hainbagarren aldiz, eta handik Vega de Pas herrira ere joan gara, Burgostik barrena. Inguru ikusgarria.

Soba - Vega de Pas (Cantabria) - Gehiago irakurri

HTML 5: estandarrak behar zuen eguneraketa

2010/04/07

HTML (HyperText Markup Language edo Hipertestua Markatzeko Lengoaia) da webeko edukiek izan behar duten formatua definitzen duen estandarra. Sir Tim Berners-Lee jaunak sortu zuen 1991n, eta azken bertsioa, 4.01 zenbakiduna, 1999an atera zen, orduko Internetaren ezaugarriei egokituta. Baina bertsio hura ez dago prestatuta gaur egungo webaren ezaugarri ugaritarako. HTML 5 gabezia horiek konpontzera dator.

HTML 5: estandarrak behar zuen eguneraketa - Gehiago irakurri

Praia de Carnota

2010/04/07

Mendi magnetikuan pian, nahitta galtzeko moduko lekua, egualdi txarra eta ordu elastikuak, granitozko garai luzia, ziklopien harrixak aretzan, bakardadia hasi zaneko momentua, hortzmugara begiratu eta burua hustu zanekua.

Praia de Carnota - Gehiago irakurri

Apunte labur bat "Ojos que no ven" nobelari buruz

2010/04/07

Leitu berri dut J.Á. González Sainz (Soria, 1956) idazle eta itzultzailearen azken nobela, "Ojos que no ven" (Anagrama, 2010). Irakurketa bakarra egin dut, orrialde bat edo besteren ertza tolestu, baina askoz ere gehiago ez, beraz, ezin hau liburuaren kritikatzat hartu, baizik eta irakurketa hurbilak eragindako (nolabaiteko) urgentziazko gogoeta batzuen gisa, gehien jota.

Apunte labur bat "Ojos que no ven" nobelari buruz - Gehiago irakurri