Blogak
Lau hartz kondenia betetzen
2010/08/30Gaiztakeriren bat eginda kontizu; lehelengo garbigailluan bueltaka hainbeste denporan, eta gero hor esegitta danak. ¡Damutuko dittuk bai!
Garun emea
2010/08/27Ez diot nik Louann Brizendine doktore andreari neuro-psikiatriaz ezer ukatuko eta are gutxiago neurobiologiaz batere irakatsiko baina bai, behar bada, metodo zientifikoaren oinarrizko bizpahiru xehetasun gogorarazten ausartuko.
Patxi Andion (monografikua)
2010/08/26Madrilleko euskalduna, FRAP-en ibillittakua, Pariseko bohemixua, mailla altuko kantarixa, unibertsidadeko irakaslia... Famian munduan igeslari honen gaiñeko monografikua, kantuekin ondo osatuta. Bertsiñua, zelan ez: "Trapu zaharrak", Xabier Letena eta berana (Patxi Traperori eskerrak).
Parasito pontifikatzaileak
2010/08/25Eliza Katolikoaren alde ala kontra ote nagoen erabaki behar izango banu, batere zalantzarik ez gero, alde. Baina hautu honek ez nau “eliztar” egiten. Gauza bat da gramatika eta beste bat, praktika. Praktikarik ezak bihurtzen nau elizaren parasito eta erabat gutxiesten du nik haren barne-erabakiez izan dezakedan iritzia.
Aitor Egurenen argazkixak
2010/08/24Duda barik, artistikoki ni baiño argazkilari askoz hobia. Millaka erretratu egindakua, estudixuan (gehixenetan Kili Koloko lokalian) nahiz kanpuan. Bere "musia" Ernesto bazan be, neuri be harrapau ninduan irudi batzutan. Hónek aliok 1996kuak diraz, Photochof zer zanik be ez genkixanekuak.
Aittitten artekoak
2010/08/23Juanjo Araolaza adiskideak aipatu dit zein zeregin handia ematen duten bilobek. Auskalo gero, bilobak direla-eta, handia edo txikia ote den gure seme-alabok aittittatutako aitei eragiten diguten zeregina baina, zalantzarik ez gero, guk gure aitei eragin geniena baino dezente handiagoa. Hori, bai.
