Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Gizon-munduan kudeatzaile nagusi

2010/12/13

Nuria Lopez de Gereñu izango da Confebask-en idazkari nagusi berria, 1995etik hona azken hamabost urteotan ardura hori izan duen Jose Gillermo Zubiaren ordez. Horrela erabaki du gaur arratsaldean bertan euskal enpresari-elkarteak eta urtarriletik aurrera jarriko da indarrean. Hona non, gure eibartarra, gizon-munduan kudeatzaile nagusi. Zorionak.

Gizon-munduan kudeatzaile nagusi - Gehiago irakurri

"Preso nago", kartzelatik egindako komikia

2010/12/13

Ataramiñe-ren eskutik argitaratu du komikia Mikel Orbegozo euskal presoak

"Preso nago", kartzelatik egindako komikia - Gehiago irakurri

Lotan, boikotian, anikotian

2010/12/13

Felix Aresen kontu bat, Erdi Aroko lo ohitturen gaiñian. Ballesterismo blogetik Charles Boycotten arazo sindikalak. Musilan, Chimo Bayo eta Mastretta. Waliñon ipoiña "Argazkia" izan da. Bertsiñua, "Dance me to the end of love" Leonard Cohen eta Jorge Drexlerren ahuetan. Eta Ahotsak.comen Santos Azpeitia zarauztarrak anikote jokua azaldu desku.

Lotan, boikotian, anikotian - Gehiago irakurri

“Latinamerikar ametsaren” ordua

2010/12/13

Baikortasuna eta itxaropena dira Argentinan eratu berri den XX. Gailur Iberoamerikarraren giroa ondoen laburbiltzen duten hitzak. Estatu Buruen biltzar politikoetan hezkuntza, demokrazia eta oreka azpimarratu badira, aldi bereko enpresari-topaketan, berriz, prestakuntza, egonkortasuna eta klase ertainen susperraldia nabarmendu. Hainbat mende eta belaunaldi gatazkatsuren ondotik “Latinamerikar ametsaren” ordua heldu omen da.

“Latinamerikar ametsaren” ordua - Gehiago irakurri

Diru-gutizia, ez moral-kontua

2010/12/12

Frankfurtetik Buenos Airesa 13:50 ordu behar ditu hegazkinak. Ez dira inondik ere Elkanok behar izan zituen bost hilabeteak, ezta gure aita zenak 1930an egindako astebetea ere. Baina, orduz ordu, ipurdiko mina egiteko beste dira eta aldameneko bidaikidea zertxobait ezagutzeko lain.

Diru-gutizia, ez moral-kontua - Gehiago irakurri

Durangoko Azoka (ez) antolatzeaz

2010/12/11

Benetan pentsatu al zuen Gerediaga elkarteak Azoka ez egitea?

Durangoko Azoka (ez) antolatzeaz - Gehiago irakurri

Sega ikastaroa

2010/12/11

Lagun batzu Argentinara juan dira hango indigenekin biharra egittera. Bedarra ebateko motosegadorak erabiltzen dittuez, eta hau benetako arazua da erregai eta konponketetarako dirua falta danian. Hori konpontzeko segak eruan zittuezen, baiña hanguak matxete modura erabillitta segiduan apurtzen zittuezen. Hori dala ta, segalarixen bideoren bat eskatu zeskuen, hanguak teknikia ikasteko. Baiña ganorazko bideorik ez genduan topau: ez zan ondo ikusten, azalpenik ez noski... azkenian onena geuk egittia zala erabagi genduan. Horretara, kaletar ezjakin bat hartu eta basarrittar batekin ipiñi genduan segan ikasten. Hortik urtendako bideua da hau.

Sega ikastaroa - Gehiago irakurri