Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

  • Saioa hasi
Bilaketa aurreratua…
Eibar.org
Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
  • Sarrera
  • Blogak
  • Materixala
  • Albisteak
  • Elkartea
  • Zerrenda
  • Cookieak
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Ekologia Arkitekturan, Eraikuntza Biologikoa
Info
Ortozik

Ortozik

Ekologia Arkitekturan, Eraikuntza Biologikoa

Tweet
Share in WhatsApp
Asier Arregi 2011/02/14 19:45
Krisi garai honek hausnarketarako aukera oso polita suposatzen du. Aukera baino, derrigortzea dela ere esan daiteke eta arkitekturak ezin du salbuespen bat izan. Oikos etxea da eta logos ezagutza. Hori da ekologia literalki, etxearen ezagutza. Askoren iritziz gizateriak aurrera egiteko ekologia zientzia nagusi bezala gailendu behar da. Ekologia soziala, energetikoa, politikoa eta ekonomikoa. Banaketok beharbada soberan daude, ekologiak zientzia moduan guztiak uztartzen baititu gure ingurumenarekin harremanetan, gure etxearekin hartu emanean.

 


Tomarotuno

Azken urteotan eraikuntza sektorearen gainbehera nabarmena izan da. Alternatibak aurkitu behar dira, hausnartu, bilatu. Aukera bat, egokiena dena nire iritziz, ekologia aplikatzea edo beste hitz batzutan, Eraikuntza Biologikoa. Alemanian Baubiologie bezala bataiatu zena adibidez. Hau da, ikuspegi ekologiko eta biologikotik proiektatzea eta gauzatzea, eraikin berria zein birgaitzea. Baina zer da hori?

Egia esateko ez da erreza zer den edo zer ez den zehaztea, mugatzea edo arautzea. Badirudi arau barik ez dagoela arkitekturarik eta CTE gabe, proiekturik. Ikuspegi zabala eta malgua izan behar dugu praktikotasunetik begiratuta, ikuspegi biologikoa erradikalki aplikatuta, baina puritanismoan erori barik. Aldi berean zorrotza izan beharra dago hainbat konturekin: segurtasuna, eraikinen iraunkortasuna, suteen aurkako babesa, lurrikaren gaineko egonkortasuna eta abar. Oreka ez da guztiz erraza izango eta beti ausardia puntu bat behar da aurrera egiteko, berritzeko (nahiz eta berritze hau kasu askotan teknika zahar batzuk berreskuratzea izan).

 

Ikuspegi ekologiko hau ikusteko begi ezberdin nagusiak hauek izan daitezke:

  • Horietako bat Pasivhaus kontzeptuaren aplikazio zorrotzean oinarritzen da Aurrezpen energetikoa eta energia kontsumo eza bilatuz egungo egoera energetikoari alternatiba moduan.

  • Materialen jatorriari eta ezaugarriei begiratuta, motxila ekologiko arina, toxikotasun eza, eraikitzerakoan toxikoen erabilpen eza, birziklagarritasuna eta abar.

  • Energia berriztagarrien erabiltzea.

  • Osasun ikuspegia. Tokiaren garrantzia, geobiologia (energia kosmotelurikoen behatzea), eremu elektromagnetikoen ezaugarriak eta mailak, lur hartune egokiak (TT elektrikoa), materialen toxikotasuna (kimikoa, erradiaktiboa...), airearen kalitatea, argitasun artifizialaren ezaugarriak, zarata eza,

  • Harmonia bide ezberdinak. Feng Shui, Vaastu...eta horrelakoak. Honetan nahiz eta berdeskubritu beharrekoa den, Geometria Naturala aipatuko nuke, geometria sakratua ere deitu dena. Neurriek, proportzioek eta formek uste baino eragin biologiko handiagoak dituzte.

  • Beste batzuk: hondakinen kudeaketa, eragin sozialak, hirigintzarekin harremanak...

Bi begi izanik bakoitzak eta bi begidun beste batzurekin harremana edukita, uste dut ikuspegiak zabala behar duela izan. Begirada larregi finkatu barik, itsutu barik. Ikuspuntu guztietatik ahal diren gehienak aplikatuz, ulertuz, integratuz.

Etxebizitza gizakiaren hirugarren edo laugarren azal bat bailitzan hartu beharko litzateke. Horretara, gure barnekaldea era egonkor eta atseginean mantentzeko xedea bete behar du. Gure egoera termikoa, hezetasun parametroak, kanpokaldearekin harremanak, materialen sarrerak eta irteerak era egokian egin ahal behar dira. Hasteko beraz, azalak ongi transpiratu beharko du eta aldi berean, babesa izan, euri, elur, haize, hotz, bero, zarata eta abarren aurrean. Beharrezkoa balitz, baita eremu elektromagnetikoen aurrean ere.

Behin barruan, ezinbestekoa izango da airearen kalitate ona bermatu beharra, bai kimikoki (toxikotasun eza) eta bai elektrikoki (ionizazio maila egokia, elektrostatika eza, eremu elektriko eta magnetikoen ekiditzea...).

Eraikuntza gehienak ez dira alde batetik bestera kanpindenda baten moduan ibiltzekoak, beraz, tokien hautatzeak ere kontu handiz egin beharko lirateke. Eta behin tokia izanda ere, ohe eta denbora luzeko postuak, lanpostuak edo atseden guneak kasu, toki egokian kokatu beharko lirateke, batzutan nahikoa izaten da metro erdi mugitzea energetikoki toki hobeak hautatzeko.

Materialek, koloreek, formek ere dagokien jarduerarako atseginak izan beharko dute.

Teoria mailan gai hauetan aitzindariak Europan, alemaniarrak izan dira. IBN, Baubiologie Institutua (Espainian ere bada Baubiologie Institutua, Lleidako ITLren bitartez) edo geobiologia mailan Hartmann Institutua, Robert Endrösen ikerketak, Lotzen lehendabiziko liburua bioeraikuntzari buruz eta abar.

Gaur egun, badirudi, egindako eraikinen edo etxebizitzen barne birgaitzeek garrantzia har dezaketela arkitekturan. Eraikuntza Biologikoa, berdin-berdin, birgaitze biologikoa edo erreforma ekologikoa ere izan daiteke.

Bidea.

etiketak: baubiologie, eraikuntza biologikoa
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Ortozik
Ortozik
  • Blogaren RSS jarioa
  • Erantzunen RSS jarioa
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Azkenean erantzun barik hanka egin zenuen ... Asier Arregi, 2025/04/15 10:26
Eskerrik asko zure barkamen eskaera zintzoagatik ... Asier Arregi, 2024/12/31 17:12
Aurren-aurrenik, barkatu orain hurrengoan ... Amatiño, 2024/12/31 13:10
Nahiko harrituta, esan behar, zure erantzunaren ... Asier Arregi, 2024/12/30 21:42
Begira. Zuk ekarri duzu hona AEB konkresoaren ... Amatiño, 2024/12/30 16:41
Pozten nau zuk laburpena bederen osorik ... Asier Arregi, 2024/12/30 13:58
Arrazoi duzu. Izan nadin zehatzago. Nik ez dut ... Amatiño, 2024/12/29 00:30
Ezin ganoraz erantzun, ez daukat zure ... Asier Arregi, 2024/12/28 23:09
Irakurri ostean, nik ez dut arazorik txosten osoa ... Amatiño, 2024/12/28 21:35
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
artxiboa
2025
  • Maiatza (3)
  • Apirila (2)
  • Martxoa (2)
  • Otsaila (1)
  • Urtarrila (4)
2024
  • Abendua (2)
  • Azaroa (1)
  • Urria (1)
  • Iraila (2)
  • Abuztua (1)
  • Uztaila (2)
  • Maiatza (2)
  • Apirila (2)
  • Martxoa (4)
  • Otsaila (4)
  • Urtarrila (2)
2023
  • Abendua (1)
  • Iraila (1)
  • Abuztua (2)
  • Ekaina (1)
  • Maiatza (1)
  • Apirila (1)
  • Martxoa (2)
  • Otsaila (1)
  • Urtarrila (4)
2022
  • Abendua (1)
  • Urria (2)
  • Iraila (2)
  • Abuztua (1)
  • Maiatza (3)
  • Otsaila (2)
  • Urtarrila (3)
2021
  • Abendua (1)
  • Azaroa (2)
  • Urria (1)
  • Iraila (4)
  • Abuztua (2)
  • Uztaila (1)
2014
  • Maiatza (1)
2013
  • Martxoa (1)
2012
  • Abendua (1)
  • Uztaila (2)
  • Maiatza (1)
  • Martxoa (1)
  • Otsaila (1)
2011
  • Azaroa (3)
  • Urria (2)
  • Uztaila (1)
  • Ekaina (1)
  • Maiatza (1)
  • Apirila (4)
  • Martxoa (2)
  • Otsaila (4)
  • Urtarrila (3)
2010
  • Urtarrila (1)
2009
  • Abendua (1)
  • Azaroa (1)
  • Iraila (1)
  • Maiatza (1)
  • Apirila (2)
  • Martxoa (2)
2008
  • Abendua (2)
  • Azaroa (3)
  • Urria (1)
  • Abuztua (1)
  • Uztaila (3)
  • Ekaina (2)
  • Maiatza (3)
  • Apirila (4)
  • Martxoa (4)
  • Otsaila (5)
  • Urtarrila (6)

Eibar.ORG - Internet eta Teknologia berrien erabiltzaileen elkartea. Diseinua eta programazioa: CodeSyntax. Softwarea: Plone eta Python

  • Irisgarritasuna
  • Kontaktua