Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Ziber-bizitza eta bizitza erreala

Ziber-bizitza eta bizitza erreala

Leire Narbaiza 2011/02/15 00:00
Bizitza bi pertsona bakar batengan.

Askotan nire bizitza errealean eta ziber-bizitzaren artean itzelezko arrakala ikusten dut. Hezur-haragitan ikusten ditudan pertsonak (lagunak, lankideak, familiakoak) ez dira ia existitzen nire bizitza birtualean. Eta alderantziz, lagun digitalak edo numerikoak (segun mugaren zein aldetan zauden), ez dira hezurmamitzen nire egunerokoan. Sentsazio arraroa da, oso arraroa.

Askotan bizitza bi bizi ditudala iruditzen zait: digitala eta erreala. Batean dagoena bestean ez dago. Beraz, lotura egitean bien artean gaitza egiten zait. Esango nuke ia bizkarra emanda dauden bi errealitate direla, nahastezinak. Umetako koadrilako ia guztiek aste honetan jakin dute blog bat dudala. Eta hori bost urte daramatzadala jo eta su! Gainera, enteratzeko telebistan agertu behar izan dut Nickdutnik-en eta, gainera, hileta bat izan. Konjuntzio handitxoegia aukeran, blogaren berri izan dezaten.

Honek niri eskizofrenia puntu bat ematen dit. Uki nitzakeen pertsonei ezin diet nire beste bizitza honetaz ezer esan, ez dutelako piperrik ere ulertzen. Gainera, ematen du neure buruari lar irizten diodala Sustatuko zer edo zer komentatuta, edo fikzio bat asmatu dudala. Aurpegi arraroa ere jartzen didate. Ez daki, berezia da dena

Frustragarria da askotan, esan dudan moduan mundu bi direlako. Gogorra da norberarendako ez lagun ez familiakoak ez irakurtzea idatzitakoa. Inongo ilusiorik ez izatea baten "lanagatik", ezta Sustatukoaz ere! Sarritan bloga (eta Sustatu) ere zer den azaldu behar izan dut. Orduan, begirada bai berezia! Leire zoratu egin zaigu!

Arrakala hau pitzadura baino gehiago, faila edo troka ere badela esango nuke, ziber-bizitza daukagunok askotan zubigintzan jardun behar izaten dugu amildegia pasatu ahal izateko, gure ingurukoak ez galtzeko.

 

 

leire
leire dio:
2011/02/18 00:18

Badirudi nere blogan barri jendiak funeraletan dakala! Makabro samarra, ezta? Dana dala, zu ez zara adibidia, justo kontrara. Baiña beste batzuekin? Itzela da, zelako aurpegixak jarzten dittuen! Milla esker, Aitziber, urduri nenguan, e? Baiña galderak egin zestana ezaguna izatiak asko lagundu zestan. LAster Jolibudera :-) Ondo segi, wapa!

Aitziber
Aitziber dio:
2011/02/16 14:18

Kaixo Leire!

Nik jarraitzen dot zure bloga eta zure lehengusiña, txikixa banaiz be. Familixako hileta baten jakin neban blog baten idazten zendula( orduan jakin neban zer zan bloga, ordurarte ez neukan entzunda bez hitz hori). Uste dot tia Julin hileta ostian izan zala.

Zuri irakurtzearren, orduan ezagutu neban eibar.org zerrenda. Eta geroztik, egunero ematen detzat begiratu bat. Oso interesgarrixa iruditzen jata.

Bestalde, NICKDUTNIK-eko bideoa ikusi dot eta oso natural irten zarala iruditzen jata, zaren moduan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua