Todos-erribatekos
"Todos-erribatekos-en lenengo moldaldia 1.000 alekoa izan zan, eta guziak, aste gutxiren buruan, arrapazka saldu ziran”, Antonio Arrue euskaltzainak idatzia EGAN aldizkarian (Donostia, 1956 – I). Behar bada gaur egun ez da euskal parnasoan erezi-irautsi motako antzezlanik (zarzuelarik) sortu dezakeen idazlerik, baina are gutxiago zenbait astebetetan mila ale salduko dituenik ere.
Antonio Arruek hartaz ezarri zuenez: “Iñolaz ere, Latxa jaunak etzuan noski zer-ikusirik Shakespeare’kin, eta Todos-erribatekos, literatura bezala, baedaezpadakoa da. Baña, alaere, badu antzerki onek alako gatz eta euskal usai zerbaitxo bat, eta, batez ere, orain berrogei ta amar urte Euskalerria’n teatro-gaiaz jarraitzen zan joeraren lekukotasun bat bezala, ezin uka ernagarria dala”.
Gaur egun ezer gutxi entzuten da todos erribatekos esaldirik baina 1960ko hamarkadan sarri erabili izaten zen. Toribio Etxebarriak dioenez erribatekuak (tal para cual). Eibarko Hiztegian (eta Bergarakoan) ere era beretsuan agertzen da: Bai, esaten dan bezela, bixak herri batekuak (Tal para cual, parecido-a). Erdalgaiztuan: esos, todos erribatekos.