Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Erisono?? Ez da oso izen naturala inguru horrendako

Erisono?? Ez da oso izen naturala inguru horrendako

Asier Sarasua 2011/02/15 22:08
Herritar askoren iritziaren aurka bada ere, Erisonoko (sic) parke teknologikoaren obrak aurrera doaz. Alderdi ekologiko eta estetikotik zalantzazko proiektua herritar askorentzat. Baita alderdi linguistikotik ere. Izan ere, parkearen izena, "Erisono", ez baita bertako toponimoarena.

Badirudi azkenengo traba legalak gainditu dituela eta Teknikerreko lanek aurrera darraitela. Baina gaur ez dugu alderdi teknikoaz, ekonomikoaz, ekologikoaz edo estetikoaz jardungo. Linguistikoaz besterik ez. Izan ere, Eibarren ez dago Erisono izeneko toponimorik. Are gutxiago industrigune berria egingo den tokian.

Laburpen txiki bat egiten saiatuko naiz:

  1. Azitaingo industrialdearen lehenengo fasea, erreka bazterrean egin zen, Altzubarren inguruan. Azitaingo Industrialdea deitu zioten. Ados.
  2. Gero, gorago beste zati bat egiten hasi ziren, industrialdearen 2. fasea. Berez, inguru horren izena Potrozulo izan da. Ez omen zen politikoki zuzena industrialde bati Potrozulo deitzea, jakina, eta mendian goraxeago dagoen beste toponimo txiki eta ezezagun samar bat aukeratu zuten industrialdea izendatzeko, baina gaizki idatziz: Erisono
  3. Izan ere, Azitain inguruan bada Eriano izeneko ingurua. Ahoz Erixono esan zaiona. Baina ez dago (eta ez da sekula egon) Erisono izeneko toponimorik. Eibarko toponimia jaso genuenean, ondo aztertu zen kontu hori eta bi forma aurkitu genituen: ahoz Erixono forma jaso genuen eta idatziz Eriano, eta azken hori da Euskaltzaindiak eta udalak normalizatu duten izena, Eriano. Horrelaxe dago Eibarko toponimoen zerrendan eta mapa toponimikoan.
  4. Orain urte batzuk, Teknikerren poloa egiteko, oraindik eta gorago eta hegoalderago hasi ziren lurrak astintzen. Potrozulotik hegoaldera jo da, Markiegi izeneko ingurura. Horixe da inguru horren toponimo zuzena: Markiegi. Udana (ahoz Urena) ere izan zitekeen, horixe baita inguru horren gainekaldeko toponimoa.

Laburbilduz: Tekniker eraikitzen dagoen lekuaren toponimoa ondorengoa izan daiteke: Markiegi edo Potrozulo. Zabal jokatuta, baita Udana ere. Oso-oso zabal jokatuta, beharbada Eriano edo Erixono ere bai (parke berria egingo den lekutik oso-oso urruti dagoen arren Erixono). Baina sekula ere ez Erisono, izen hori ez delako existitzen Eibarren.

Eriano (Erixono, Eibar, Gipuzkoa)

 

Azitaingo industrialdea eta toponimia

1.- Azitaingo industrialdea, Altzubarren inguruan.
2.- Industrialdearen 2. fasea, Potrozulon (Erisono izena jarri zioten).
3.- Teknikerren polo teknologikoa, hori ere Erisono izenez ezaguna. Berez, Eriano (ez Erisono) gorago dago. Teknikerreko lanak Markiegin egiten dihardute.

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2011/02/16 12:04

Oso ondo. Zuzena eta zehatza hire argibidia. Garaiz heldu bada hobeto.

Amatiño
Amatiño dio:
2011/02/18 11:19

Hori udalak bakarrik konpondu leikek. Euskeraz dakixan zinegotziren batek ekin biharko letsakek.

erral
erral dio:
2011/02/16 10:15

Eta zer dio (b)ego ibarrak honi buruz?

oier g
oier g dio:
2011/02/16 17:41

Argumentaziño hau entzunda, ez edozeiñek eginda, oiñ akatsak zuzentzeko txandia ddoka. Normala dok-eta akatsak egittia (jardunak berez jakak hori); baiña normala izan bihar dok be egin ahala zuzentzia. "Potrozuloko Poligonoa"; ez dok txarra. Gaiñera, euskeraz lau katuk baiño etxakixagu, eta kanpuan enterau be ez dittuk egingo esanahixakin ;-) O.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz