Blogak
ETBren kontrola
2010/12/29Ez dago komunikabide serio eta sinesgarririk argitaratzen duenaren kontrolik ez duenik. Komunikabide orok du bere funtsezko 'corpus' ideologikoa, eta edozein komunikabidek du nork bere lerro editoriala. Zein informaziori lehentasuna eman eta zeini ez, nor elkarrizketatu eta nor ez, zelan titulatu eta zelan ez, zein zutabegile kontratatu eta zein ez, zer jarri lehen orrialdean eta zer ez… hau guztia ez da zuzendaritzaren eguneroko kontrolik gabe erabakitzen.
Bugarachen elkartuko gara (Apokalipsia 1)
2010/12/28Argiturri apokaliptikoak Frantziako herri txiki baketsu bat inbaditzen ari dira. 2012ko abenduaren 21an etorriko omen da munduaren azkena eta soilik Bugarachen daudenek izango dute salbatzeko aukera.
