Blogak
Ikertzaileak politikan
2011/02/11Bildu behar izan dut, Madrilen, Espainiako gobernu sozialistaren agindupean azken urteotan behin behineko ardura politikoak dituzten hainbat zientzialari eta ikertzailerekin. Jende jakintsua batere zalantzarik gabe, profesionala, irekia eta atsegina.
Azukriaz
2011/02/10Azukre baltzakin gertatzen dana ez siñistekua da. Produkto hau azukre zurixan ekoizpeneko hondakiña da, harek baiño gitxiago “kolokatzen” dabena, eta prozesu industrialeko residuo asko dakazena. Halan be ekologista eta naturzale askok, zurixa baiño hobia dalako ustian, barra-barra kontsumitzen dabe. ¡Orraittiokan!
Zientzia - Olle Johanson - Seletun
2011/02/10JainkoZIENTZIAri buruzko purrustada - Karolinska Institutuko medikuaren iritziak azaltzen dituen bideoa - Eremu elektromagnetikoekiko jarrera instituzionala eta kulturala aldatzeko zientzialari talde batek egiten duen deialdia
Legea eskuan, onerako eta txarrerako
2011/02/10Legalizazioa eta ilegalizazioa. Aldarri politikoak dira, eta erabaki politikoak dira lege horiek sortzea. Baina legea betetzea ezin da izan erabaki politikoa. Legea bete, besterik ez da geratzen. Gustatu ala ez.
"Le crochet à nuages", Markoren album berria
2011/02/09Dargaud etxeak argitaratu du Geo aldizkarian ateratzen joan den komikia
Petrolioaren salneurriaren gorabeherak
2011/02/09Ezer gutxi merketzen da egungo merkatuan baina, hala ere, nabarmen samarra da zein gorabehera handiak egiten dituen petrolioak. Zergatik ote? Erantzuna ez da bat bakarra, denetariko arrazoiak dira: eskasia, eskabidearen hazkuntza, geoestrategia, nazioarteko tentsioak, espekulazioa, gainerako energiekiko lehiakortasuna...
Karrabasuak
2011/02/09Gure eguneroko biajien ondorixoz, Nikok bost txori klase ezagutzen dittu onezkero: hegaberia, hormatxorixa, bilixa, usua eta karrabasua. Gehixen gustatzen jakuna azken hau da. Igarixan dabillenian, zama luzia aidian darabil periskopio txiki baten modura. Halako baten ¡dzapart! desagertu egitten da, eta handik hogei bat segundora edo, “kiki” egitten dau beste leku baten. Oso ondo pasatzen dogu karrabaso bat ikusten dogun bakotxian.
Interneteko IP helbideak, azkenik benetan agortzear?
2011/02/08Internetera konektatzen den edozein ordenagailuk IP (Internet Protocol) deritzon identifikadore bat behar du, 0 eta 255 arteko lau zenbakiren segidaz osatzen dena. Horrek esan nahi du identifikazio-sistema honen bidez gehienez ere 4.300 milioi ordenagailu ingururi ematen ahal zaiola Interneterako sarbidea; eta muga horretara iristen ari garela dirudi. Zorionez, arazo hori aurreikusi, eta aspaldi prestatu zen identifikazio-sistema horren ordezkoa: IPv6, identifikadore posible askoz gehiago dituena. Batetik besterako trantsizioa eman beharko da laster, baina ziurrenik ez da prozesu erraza eta arazo gabea izango...
