Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aberria

Aberria

Amatiño 2011/04/24 18:00
Okendo almirantearen gorazarrez Donostian eraikitako monumentuan, besteak beste, "patria" hitza aipatzen da gaztelaniaz. Euskaraz, aldiz, "sorterriya". Zenbaitek besterik uste arren, bereizketa hau ez da ezjakintasun kontua, ez itzulpen zuhurra, are gutxiago zentsura-ondorioa, sasoiko lorea baino.

Ibon Sarasolari (Euskal Hiztegia. Elkar, 2007) jaramonik egingo badiogu, Sabino Aranak asmatutako "aberri" neologismoa 1896an agertu zen estreinako. Okendo almirantearen omenenetan Marcial Agirrek egin zuen monumentua, berriz, 1892an amaitu zen. Ezin ba, nahita ere, oroitarrian aberririk aipatu.

 Oquendo gazt 300     Okendo eusk 300

 Ehun urte geroago "sorterria" eta "aberria" hitzen arteko berdineza arras nabarmena da.  Baina ez orain soilik, baita barrena azken hirurogeita hamabost urteotan ere.

Okendo plaza

Okendo plaza, Donostian

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: