Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Landareak logelan?

Landareak logelan?

Asier Arregi 2011/04/24 20:20
Bai horixe! Guztiz gomendagarriak gainera, egunez eta GAUEZ.

Askotan entzun dugu, eta okerrena dena, sinistu, landareak logelatan kaltegarriak direla. Zergatik, eta gauez oxigenoa kentzen digutelako.

Egia da landareek arnasketa daukatena, egia ere bai, egunez eta gauez egiten dutena. Guk bezala, oxigenoa hartu eta CO2a botatzen dute, gehienbat sustraietatik (horregatik hain garrantzitsua lurraren aireztaketa), baina baita hostoetako estomatatik edo zurtoinetako azaletik. Egunez fotosintesiaren bitartez sortzen duten oxigenoa, arnastutakoa baino askoz gehiago da. Eguneko balantzea eginda ere, eta gelak hermetikoki itxita, oxigeno sortzaile dira.

Baina zenbat arnasten dute ba?

Landarearen metabolismoaren arabera gehiago edo gutxiago arnastuko dute, baina edozein kasutan, OSO OSO OSO GUTXI. Baieztatu egin dezakegu pertsona batek lorontzi bat gela batetik ateratzeko esfortzuarekin, landare batek gau osoan arnasten duen oxigenoa baino gehiago jaten duela, eta baita CO2 gehiago isuri ere. Beraz, zer esanik ez ondoan lotan egon daitekeen pertsona batek gau osoan.

Oxigenoa sortzeaz gain bestelako abantaila garrantzitsuak dituzte.

Bere arnasketan toxiko ezberdinak filtratzeko ahalmena dute.

Landareen filtrazio ahalmenak (NASAren ikerketen arabera)
Formaldehidoa: potosa, filodendroa, urrelilia (krisantemo), krisantemoa, artoa, variegado, aloe vera, huntza, drácena, scheflera, zinta
Bentzenoa: huntza, krisantemo, gerbera, lirio, drago
Trikloroetilenoa: gerbera, ostargi-belarra (lirio), azuzena, urrelilia (krisantemo).
Monoxidoa: zinta...

Hezetasuna ere erregulatzen dute, orohar, airearen bizitzarako kalitatea asko hobetuz.

Beraz, GONBIDATU LANDAREAK LOGELETARA.

june
june dio:
2016/02/17 18:53
Me encantas
Garux
Garux dio:
2021/04/22 16:16
Gracias por la información
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02