Dies irae (foball ostixia)
Oin dala ez hainbeste urte, kalian olgetan genbixan umion jokuetan gurasuak etxuen eskurik sartzen, kaskarrekoren bat emoteko ez bazan behintzat (lehengo eta gaurko umiak bardintsuak garalako: aluak).
Aspaldixan baiña, arrazoi desbardiñak dirazela-eta, umiekingo ergelkeri maillia asko jaso dogula begittantzen jatak. Zuzentasun politikua, hiperbabeserako joeria, traumak sortzeko bildurra, txarto ulertutako progresismua, antxiñako represiñuari erreakziñua... arrazoi asko egongo dittuk seguru, gaur egungo umiekin arruntak dirazen hainbeste portaera eskas azaltzeko.
Hau erakusteko, aurreko domeka arratsalde baten izandako esperientzia interesgarrixa kontatzia ezin hobeto jatork. Lekeittion bizi nok eta hamen, beste herri askotan lez, foballzale asko jagok. Ume txikixak dakaguzenondako gatxa izaten dok batzutan leku zabal trankillik topatzia, foballian dabizen mutikuak danak hartuta izaten dittuezelako. Baiña tira, egualdi ona badago behintzat bakotxa gure aldetik ibiltzeko modua topau lajeikek, alkarri trabarik egin barik.
Arazua egualdi txarrakin jatork. Herri gehixenetan umiekin egoteko moduko aterpiak gitxi dirazen modura, hamen Kontzijopia izaten dok askoren azken errefujixua. Domeka horretan be hara juan bihar izan giñuan eurixa hasi zalako, baiña... hara nun topau genduzen bertan zazpi-zortzi mutiko foballian (pegora haundixa dok, 40 pertsona errez hartu lajeikez). Normala neurri baten, iñor ez jeguan-eta; halan be guk sartu egin giñuan, mutikuak baztarrera juango ziralakuan-edo; baiña ez ba, hárek jokuan segi, eta fuerte gaiñera, baloikadak gure artetik-eta. Zeozer esan biharra etorri zuan ba, lehelenguan leun; kasorik bez. Bigarrenguan, serixuago; arpegira barre egin jeskuen. Hirugarrenik ez zuan egon: baloia hartu, eta plazara jaurti najetsen.
Ni, umia nintzala, horren protestan gurasuengana juanda, ba jakixat zer hartuko neban: kokoteko bat. ¡Halan be, denporak aldatzen doiaz, horixe baietz!
Han begira zeguan aitta, pasmua pasautakuan –¿gaur egunian zeiñek deitzen detsa atentziñua-ba izorratzen dabillen ume bati?- hara nun hasi jataan, umiak Kontzixopian foballian jokatzeko eskubidia aldarrikatzen (hori ukatzen daben letrero haundixa dagon arren). Bizitza guztian egin dala-eta. Kanpuan busti egingo dirazela-eta. Ia bestela nun jokatuko zeben-eta... Nik be neuriak esan najetsazen, jakiña. Ha konturatu be ez zuan egitten, hárek 8 umiak herriko ixa aterpe bakarra indarrez okupatzen zeguazela, horren premiñan zeguazen guraso eta ume txiki guztiak uxatuta. Izan be, gaur egunian jentiak etxok odolik izaten izorratzen diharduan ume baten gurasuei abisua emoteko, eta nahixago juek estoizismoz jasan edo alde egiñ. Nik ez, orraittiokan...
Biharbada zazkar jokatu najuan umiekin, bai. Egun horretan ez najeukan monitore enrollauana egitteko gogorik, edo plazatik zihar háren gurasuen billa hasteko... Esandako moduan, abiso pare bat emon eta gero baloia kanpora bota najetsen; kontenplaziño eta azalpen gehixagorik barik (ez daigun perspektibia galdu: oin dala urte oso gitxi, gure auzoko edozein jubilauk makillakadaka konponduko juan asunto hau, ezta abisorik ezta ezebe barik; eta ojo, ez najabik hori aldarrikatzen-eta; bakarrik gaur egungo ergelkeri-maillia salatzen).
Han geratu ziran hárek ba. Nik egun “gerrerua” nekan arren, nerekin zeguazenak ez; eta hango giro gaiztotuan ez egotiarren, nahixago izan juen euripera urten eta guraso amantisimo harek emondako urtenbide bakarrari jarraittu (“tabernaren batera sartzeko”). Eta han laga genduzen foballzaliak, Kontzixope osuan jabe.
Halan be, oso pozik geratu nintzala esan bihar juat: aspaldittik nekalako hónek guztiok bateronbati arpegiratzeko gogua, eta modu horretan jente askok (seguru najagok) buruan izaten dabena esan eta idazteko aukeria izan juat. Eta, bide batez... hurrenguan guraso foballzale horrek harreta gehitxuago emongo detsa inguruko jentiari, bere umiak olgetan dabizenian.
Kar, kar, kar! Oso ona, beste behin be. Neuk askotan zeuk komentatzen dituzun gauzak pentsatzeagaitik zaharra sentitzen naz, bat egiten dodalako "ez da nahastu behar libertatea libertinajeagaz" eta holako esaldiekin, gaztetan holakoak esaten zituztenak faxita hutsak zirala pentsatzen neban arren.
Bestela, "Ondo etorri Mendebaldera" nire partez beste lekittar barri horreri.