Hamaika euskalkiren bilera gaur Saran
Sarako Idazleen Biltzarra (Biltzar des Écrivains de Sare) eratu da gaur Saran bertan eta, bileraz baliatuz, Euskaltzaindiak beronen ardurapeko lau libururen aurkezpena egin du: Gratien Adema "Zaldubi": Alegiak eta bertze neurtitzak (Henri Duhau); Kadet eta Bettiriño (Manuel Padilla); Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia II (Txomin Peillen) eta Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz (Jüje Etxebarne).
Horrez gainera, beste hainbat libururen berri ere eman da egunean zehar, Jose Migel Barandiaranen, Telesforo Monzonen zein Joseba Sarrionaindiaren omenetan; Xipri Arbelbidek bere Sorginak aurkeztu du eta Firmin Arkotxak Agosti Xaho (Atharratze, 1811 - Baiona, 1858) sortu zeneko berrehun urtebetetzea dela-eta erakusketa azaldu.
Henri Duhau, Manuel Padilla, Andres Urrutia euskaltzainburua, Txomin Peillen eta Jüje Etxebarne
Txomin Peillen, Andres Iñigo, Patxi Zabaleta eta Lourdes Oñederra euskaltzainak, nagusiak zer aginduko
Paulo Iztueta, Jokin Apalategi eta Maite Idirin, beti elkarrekin
Adolfo Arejita, Xìpri Arbelbidek noiz txanda emango
Jean Haritschelhar eta Piarres Xarriton, 178 urte bien artean
Daniel Landart, Eugenio Arozena eta Patri Urkizu antzerkilariak
Sarako liburu-azoka, gaur