Blogak
¿Eres de la ETA?
2011/09/09Nere ume denporan (1980 ingurua, kei eta gomazko peloten egunak), ba zan fraketako kremalleria zabalik zebixanari egitteko galdera bat: “¿Eres de la ETA?”. “Si” edo “no” esanda be, erantzuna beti bardiña zan: “¡Pues súbete la bragueta!”. Hazi ahala, noski, jakitun bihurtzen giñan eta nahikua genduan “¿Eres de la ETA?” entzutzia, isil-isilik txorixari kaixolia ixteko. ( “Operacion Ogro”, Eva Foresten liburuari 2º iruzkiña)
Sokorrotik Sokorrira
2011/09/07Bihar, irailaren 8an, Sokorroko Andre Mariaren eguna ospatuko dute Muskizko Pobeña auzoan, Bizkaiko itsasbazterraren azken muturrean. Handik 150 kilometrora, sortaldeko Lapurdin, Urruña gaineko muinoan, Sokorriko Andre Maria berbera itsasora begira dago azken laurehun urteotan. Biak ala biak, hango eta hemengo marinelek esker onez eraikitako kaperetan.
Bilboko Alhondegiaren komiki-beka, Josep Domingo "Nadar"-entzat
2011/09/07Online dago lan irabazlea
"Kirola Euskaraz" programa kiroldegietan
2011/09/07Debabarreneko eta Debagoieneko udalek eta kirol patronatuek bultzatuta, aurten ere "Kirola Euskaraz" programa jarri da martxan: helduen aisialdian euskara sustatzeko garatutako programa.
Iguazelgo Andre Maria
2011/09/05Aragoiko Erresumaren lehen errege Ramiro I.a (1006–1063) izan zen, Iruiñeko Antso Nagusiaren (992-1035) eta beronen Oibarko Antsa maitalearen fruitu. Nonbait nafar gortean etorkizun handirik ez eta… beste erresuma bat sortzea baino ez zitzaion gure Ramiro gazte kementsuari otu, gero Nafarroakoaz jabetzeko. Hura bai gazteria adoretsua!
Bideo-jokoen industria, interfazeetan aitzindari
2011/09/05Ordenagailu eta antzeko gailu digitalekiko interfazeetan apenas izan den aldaketarik urte-mordoxkan: outputa jasotzeko pantaila eta bozgorailuak erabiltzen ditugu, eta inputa emateko batez ere teklatua eta sagua erabiltzen jarraitzen dugu. Aldiz, bideo-jokoen munduan iraultza gertatu da azkenaldian: irteera pantailaren bidez ematen jarraitzen bada ere, jokoekin elkarreragiteko modu berriak sortu dira (Wii-aren agintea, Kinect kamera...), denbora gutxian nagusi bihurtuz. Eta baliteke interfaze-mota berri horiek ordenagailu arruntetara ere salto egitea, erabilera batzuetarako behintzat.
Karroza bat bihurtzen ari naiz
2011/09/05Umetan, "carroza" hitza musikarekin lotzen nuen batez ere, musika zaharkitua gustatzen zitzaion jendeari deitzen genion "carroza"
Garoa kresala baino gehiago da bertsotan
2011/09/03“Perdonadme una digresión relacionada con el humor de los bertsolaris vascos. Y es que se da el caso de que la mayoría de ellos son de tierra adentro. Apenas sí han existido marineros bertsolaris. Es más: los bertsolaris de la costa --los Txanka de Orio, por ejemplo—han sido también en su mayoría labradores, nacidos en caserío y dedicados a las labores del campo” (Antonio Arrue, 1971).
Sinsorgadak eta Erdi Aroko airiak
2011/09/02080714 saio reziklaua. Nere oharretan ez dot gorde zeri buruz berba egin neban (betiko sinsorgadak izango zittuan kontizu...). Bai bertsiño jokua hirukotxa izan zala: "Entre le boeuf et l´âne gris", "Bereterretxen kanthoria" eta "Pazko gaüerdi ondua" alderatu nittuan, relaziño estuan dagozen hiru kantu.
