Sociolengüetazo
Umia berbetan hasi ahala, gure ekoizpena pertsonalizatzeko beste aukeratxo bat zabalduko jaku: momorro korrientia izatetik, euskal momorro labeldun bihurtzera pasau ahal izango gara, herri jator, gozo eta puta honetako neura nagusixenetako baten barneratuta.
Aurreko baten, etxe parian eregi deskuen ume-parke eder horretan bertan ikusi neban horren adibide eder bat. Ondoko jarrilekuan lekittar bikote gaztia, nere moduan haren umien gorabeherei begira. Umiak bi ziran, neska-mutillak, eta euren artian tar-tar-tar han zebizen gazteleraz, batez be arreba nagusixak anai gaztenari. Atentziñua deittu zestan euren aman tolerantzia bajua: esaldi bat entzun orduko “¡NAIARAAAAA! Euskeraaaaaaz...!” orrua jaurtitzen zeban (maiuskulia nahitta erabilli dot, belarrittik barautza legez sartzen dan orru penetrantiori ahal besain ondo irudikatziarren). Orduan umiak amari kaso egiñ eta euskerara pasatzen ziran. Baiña handik minuto gitxira, naturalezian indar sahiesteziñak gauzak bere onera ekartzen zittuan, hau da, esfortzu gitxieneko puntura, eta barriro konturatu barik gaztelerara pasatzen ziranian: “¡NAIARAAAAA! Euskeraaaaaaz...!”. Behiñ eta barriro, eten barik, luzaruan eta (bera) nekatu barik. “Hara” –nik- “hamen dakagu euskaldun kontsekuente bat”. Artian bikotia ixilik zeguan, euren artian berba egin barik esan gura dot. Baiña halako baten berbetan hasi, eta “Bamos a berr el parrtido en el barr...”, “No, io boy a kedar con mi madrre porrke...”, “Luego kuando beass a Jokin le dicess...”, “Koge trres kiloss de patatass en Erosski...”.
Hau entzunda, gehixenetan voyeur mutu izatera mugatzen dan parakaidista honek telebista aurkezlien moroko asentimendu keiñua egin zeban: begixak itxi, eta baiezko mobimendu imperceptible bat buruakin. “Hori da bidea. Bietan jarrai”.
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
Sasoi batean, neuk ezetu ez dodan arren, osagileek erretzen eben kontsultan. Naturaltasun osoz aholkatuko eutsien ba pazienteei ez erretzeko, zigarrotxoa eskuan.
And the same with parks and euskalduns-towards-the-gallery.