Ate guztiak zabaltzen dituen giltza
Ez nintzen atzoko manifestaziora joan, joatekoa modukoa iruditzen zitzaidan arren, familiarekin konplikatua eta...
Baina ikusi genituen, Donostian ere, hainbat ohar, eta panfleto mordoa ere bai, kaleetan. Bat hartu eta esanahiaz galdetu zidan alabak (8 urte egin berriak). Irudikoa bezalakoa zen, baina La Casillakoa barik, eta lema nagusia tipo handiagoan.
Esan nion, tira, irakurri mezu nagusiak, eta hala egin zuen. "Euskal Herriak konponbidea nahi du / Zabaldu ateak / Giltza gara". Gehitu nion ETA gelditu ondoren inportantea dela konponbide horren bila jarraitzea. Eta orduan...
- Giltza horrek ate guztiak zabaltzen ditu?
- Bai.
- Baina hori txarra da, ezta?
- ...
Pufa. 8 urtekoaren logika. Nork nahi du beretzat ate guztiak zabaltzeko lizentzia eta gaitasuna? Poliziak. Lapurrak... Ni giltza gutxiren jabe naiz, eta bakoitzak ate bakarra zabaltzen du.
Barkatu kontrapuntoa. Ulertzen dut Karmelo Landaren deia politika egiten jarraitzeko, eta manifestazioaren deitzaileen gogoa ere bai. Baina, aldi berean, gu eta besteok dialektikaren gainetik, akaso hobe delakoan Ni-aren ikuspuntua, Juan Carlos Etxeberriak dioen bezala. Berea bezalako mezu pertsonalak iruditzen ari zaizkit analisirik txukunenak After-ETA egun hauetan: Mitxel Ezkiagarena, Ander Izarena... Niri ez zair irteten. Akaso egongo zen zer kontatua, baina memoriaren eta bihotzaren giltza gordeko dut.
Joe, hire alabaren logika¡ Gazteleraz "demoledor" esaten zaio horri. Bide batez, eskerrik asko aipamenagatik. Ez dakit analisia txukuna egin dudan. Egia esanda ez dakit analisirik egin dudan. Ba dakit, hori bai, asko poztu naizela eta barrutik atera zaidana, burutik pixkat pasata, hitzetan jartzen ahalegindu naizela. Ondo bizi, Luistxo.