Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Liburutegi Nazionala ez da sortuko

Liburutegi Nazionala ez da sortuko

albret 2011/10/22 16:27
Liburutegi Nazionala ez dela sortuko Liburuklik-en auzkezpenean argi eta garbi Antonio Riverak, Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko sailburuordeak, utzi zuen.

 

Duela egun batzuk, Eusko Jaurlaritzan liburuzain eta dokumentalista batzuentzat  egindako liburuklik-en aurkezpenean Antonio Riverak, Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko sailburuordeak, honako hau esan zigun: “liburutegi nazionala ez da sortuko.” Proiektuaren aurkezpena Frantziska Pulgar eta Antonio Riverak egin zuten. Aurkezpena egin ondoren, galderen txandari ekin genion. Galdera ugari sortu ziren, oso interesgarriak, hala nola, zeintzuk izango diren proiektu horren arduradunak, zer egingo den agiriak ez bikoizteko, edo hirukoizteko, jatorrizko irudiak non gordeko diren, agirien  kontserbazioa bermatuta dagoen, irudi digitalizatuen jabetza norena den.

Eta nola ez, nik neuk aprobetxatu nuen aukera galdetzeko ea egitasmo interesgarri hau (liburuklik), eta etorkizunean sortu daitezkeen antzerako egitasmoak kudeatzeko zergatik ez duten sortzen erakunde orokor bat, hots LIBURUTEGI NAZIONALA. Ezbairik gabe erakunde horri baitagokio antzerako egitasmoak aurrera eramateko.

Erantzuna zuzena izan zen. Sozialistek jaurlaritza ailegatzean mahaia gainean zeukaten Liburutegi Nazionala sortzeko txostena gelditu egin zuten. Eta ez daukatela asmorik erakunde hori sortzeko. Egun, erakunde hori sortzea ez baitu zentsurik. Beste arrazoi batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Kulturako saileko sailburuordeak horrelako batzuk komentatu zizkigun: Euskadin administrazio orokorrak, hau da Eusko Jaurlaritzak ez dauzkala antzinako funts bibliografikoak, egun eraikin bat horretarako egitea ez duela merezi, egun paperezko ondarea jasotzea jokoz kanpo dagoela…

Ez dakit nondik atera zuen Liburutegi Nazionalaren irudi tradizional hori. Joana Albret taldeak, eta nik neuk pentsatzen dugun Liburutegi Nazionala horrek ez dauka inondik inora helburutzat  produktu  tradizional horiek soilik aurrera eramatea. Areago, guk pentsatzen dugun Liburutegi Nazionala, XXI. mendearekin bat datorren erakundearen eginbeharrak gai aurrera eramango dituena da, eta ez eraikin tradizionala. Hain zuzen ere, orain aurkeztutako egitasmo  xarmantasun hori, liburuklik, aurrera eramango zukeen erakunde izan zitekeena.

 Gauzak horrela,  liburuklik proiektuaren aurrean ere etorkizunari begira hamaika zalantza dauzkagu:

-          Orain bai, dirua dago aurrera eramateko, egitasmo hau sozialisten harribitxia delako, baina urteak pasa ahala, etekin politikoa atera ondoren, zeinek jarraituko du proiektu honekin?

o   Horretarako aurrekontu tinko eduki behar zuen, eta horretarako onena zen, erakunde baten azpian uztea. Liburutegi Nazionalaren azpian uztea, baina horretarako sortuta izan beharko zukeen.

o   Liburuklik egitasmoak Aurreko proiektu erraldoi batzuen bidea eramango duelakoan nago, ONDARENETekoa kasu, EAJko kapritxoa izan zena, egun ilunpean dagoena.

Inondik inora, Liburutegi Nazionala sortu arte, jai daukagu. Urteak igaro ahala orain aurkeztutako egitasmoa hutsaren hurrengoan geratuko delakogan gara.

Berriro diot, zer edo zer funtsezkoa egiteko, ezinbestekoa da estruktura tinkoa sortzea. Ezinbestekoa da Euskal Herrirako erakunde sendo bat sortzea dokumentazio eremua koordinatua eramateko. Hori sortu arte, etorriko diren politikoen mende izango garelakoan nago. Bakoitzak lau urtetako etekina aterako dute, eta gero gerokoa.

Gerardo Luzuriaga

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.