Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Abiadura moteltzen denean...

2012/03/18

Ostegunera arte astea azkar joan zen. Ostiraletik aurrera, berriz, motel. Eta orduan gehiago erreparatzen diozu begi aurrean duzunari.

Abiadura moteltzen denean... - Gehiago irakurri

Subkonszientian jugadia

2012/03/16

Ejem, ejejem... esango neuke Lekeittioko Udalari subkonszientiak jugadia egin detsala, andrazkuen nazioarteko eguna buru-belarri prestatzen ibilli eta gero...

Subkonszientian jugadia - Gehiago irakurri

Ironiaz ere, maisuaren ildo beretik

2012/03/16

Ibon Sarasolak irabazi du 2011 urteko Euskadi Ikerketa Saria. Azken lau hamarkada honetan hiztegigintzan aritu ostean datorkio saria. Euskara batuaren 'azaña' ahalbidetu duen belaunaldiari omen dagokion saria, hain zuzen, Sarasolak berak Euskadi Irratian ohartarazi nahi izan duenez.

Ironiaz ere, maisuaren ildo beretik - Gehiago irakurri

Literaturaren Hamar Manamenduak

2012/03/16

Noizean behin, gauzak argitze aldera, Moises literario bat jaitsi beharko litzateke mendiren batetik (Sinaitik, Parnasotik edo, zergatik ez, Igeldotik) Jainkoaren hitza, hots, Benetako Literaturaren bidea erakutsi diezagun. Niri hala gertatu zait, ametsetan izan bada ere.

Literaturaren Hamar Manamenduak - Gehiago irakurri

Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian

2012/03/14

Euskadi Irratiaren politika-solasaldian Xabier Gurrutxagak aitortu zuenez, bekaitzez ikusi omen zuen Athletic-ek Manchesterren jokatutako partida. Eta denok sumatu genuen Xabier, errealzalea izateaz gainera, tipo jatorra eta gardena dela.

Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian - Gehiago irakurri

Didaktikuegixa

2012/03/14

“De la tierra a la luna”, Jules Verne.

Didaktikuegixa - Gehiago irakurri

Badatoz elkarrizketa-agenteak

2012/03/13

Applek iazko urrian aurkeztutako iPhonearen 4S modeloaren berrikuntza nagusietako (eta bakarretako) bat elkarrizketa-agentea da, Siri izenekoa. Telefonoaren aplikazio eta aukeretarako atzipena ukipen-pantailaren eta teklatuaren bidez egin ordez, ahotsaren eta lengoaia naturalaren bidez eskaintzen du iPhone 4S modeloak aurreinstalatuta dakarren aplikazio honek. Eta Applek egiten duen ororekin gertatzen den moduan, seguruenik horrelako elkarrizketa-agenteak zabalduz joango dira smartphone eta tabletetan.

Badatoz elkarrizketa-agenteak - Gehiago irakurri