Blogak
Axuri Dantza, Arrate gainean
2012/09/09Ez naiz ni Arrate Egunaz ezer esateko eibartarrik aproposena. Zenbaitek lotsagarritzat joko badu ere, azkenengo aldiz 1975an egon nitzen ni, Arrate Egunez, Arrate gainean. 1976tik aurrera Eibartik kanpora lan egiteari ekin nion eta urte hartan amaitu ziren niretzat irailaren 8ko jai-giroak, erromeriak eta egun-pasak.
Eske soberak ez du adiskiderik galtzen
2012/09/07Urtebetetzea bete baino ia lau hilabete lehenago nahi izan du EiTBren zuzendaritzak Euskal Telebistaren 30. urteurrena ospatu. Gero gerokoak baina, oraingoz behintzat, saio txukunak balio izan du Patxi Lopez lehendakariaren ahotik euskal irrati telebista publikoaren aldarrikapen zindoa entzuteko. Ez dut nik esango gurean zalantzan dagoen ideia denik baina, gauzak daudenez, kasu honetan "eske soberak ez du adiskiderik galtzen"
Euskarak ez du turuta joko dionik
2012/09/05Euskaldunik arruntenak ere badaki ez dena euskaraz R-ez hasten den hitzik. Baina nik behintzat ez nekien euskara zaharrean nekez aurki zitekeenik T-ez hasten zenik. Beti ikasten omen da zerbait.
Informatikaren jasangarritasunaz
2012/09/04Green Computing deritzon kontzeptua asko entzuten da azkenaldian. Ordenagailuak-eta ingurumenarentzat jasangarri egitean datza Informatika Berde gisa itzul dezakegun kontzeptu hori. Oso modan dago azkenaldian, eta gailu elektronikoen ekoizle ugarik dute ekologikoak direla dioen ziurtagiriren bat. Baina benetan jasangarria da gaur egungo informatikak jarraitzen duen eredua?
Errakorrak eta anakronismoak
2012/09/03Garaiz kanpoko testuak, irudiak edo erreferentziak dirateke anakronismoak. Esaterako, turismoaren gaineko gogoetarik egitea XVII. mendean edo kirol-partidak aipatzea duela 150 urte. Honelako bi-edo aurkitu ditut abuztuko ezohiko irakurketa bitxietan.
