Orain bai?
albret
2013/01/19 14:24
X. legealdi, bost lehendakari, hainbat kultura sailburu... joan eta etorri zaizkigu, baina Euskal Liburutegi Nazionalaren arrastorik ez. Lastima!
Beste legealdi bat joan zaigu eta Euskal Liburutegi Nazionala berriro ezerezean geratu da, hurrengo legealdiaren zain. PSEk ere ez du ikusi beharrezkoa guretzat ezinbestekoa den erakundea sortzea. Lastima!
X. legealdi, bost lehendakari, hainbat kultura sailburu, sailburuorde, zuzendari… joan eta etorri zaizkigu, baina Euskal Liburutegi Nazionalaren arrastorik ez. Pena!
Erakunde horren beharra politikoek ez ikustea kezkagarria da; baina hori bezain kezkagarria da, intelektualen geldotasuna. Era batean edo bestean Euskal Herriaren osasun kultural gaixorik egotearen seinalea da.
Dokumentazio eremu horrek gabezia ugari dauzka, ez soilik Euskal Liburutegi Nazional eza. Ezbairik gabe dokumentazio gabeziak euskal eredu propioa ez edukitzean datza. Sistema propioa ez edukitzeak, eta batez ere, Espainiak eta Frantzian indarrean dauden ereduei men egiteak ekartzen dizkigu jasaten ari garen burukominak. Espero dugu udal liburutegitik hasita eta Liburutegi Nazionalean bukatuta Euskal Herriak behar duen kultur aldaketaren motor bihurtzea.
Gerardo Luzuriaga