Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Merkatua ez da murriztu, geu murriztu gara

Merkatua ez da murriztu, geu murriztu gara

Amatiño 2013/01/18 11:00
Egia da, merkatu-aukerek gero eta murritzagoak ematen dute. Baina, behar bada, ez da merkatua murriztu delako, gu geu murriztu garelako baizik.

Espainia krisian dago. Baita, oro har, Europa ere. Zalantzarik ez, gero. Ez dago ordea horren garbi mundua krisian dagoenik. Alderantziz, behar bada. Nazioarteko Diru Funtsaren datuei jaramonik egingo badiegu, hurrengo bost urteetan nabarmena izango da Barne Produktu Gordinaren hazkundea Ekialde Ertainean nahiz Afrika osoan, eta are gehiago Asian eta bizkortzen diharduten ekonomia suspertuetan.

HAZKUNDE AURREIKUSPENA

 

Aldi berean, Nazio Batuen Erakundearen (UNO) iragarpenen arabera, biztanleria orobat gehituko da mundu guztian zehar, ondoko hamarkadan, Ipar Ameriketan eta Europan ezer gutxi haziko bada ere.

HAZKUNDEAREN2

 

Nazio Batuen biztanle-datuak eta Nazioarteko Diru Funtsaren hazkundearenak elkarrekin gurutzatuz gero, begi bistakoa da non loratuko den hurrengo urteetan merkatu potentziala, zein eremutan kokatuko diren bezerorik ugarienak eta eroslerik eskatzaileenak.

Ez, merkatua ez da murriztuko. Alderantziz, inoiz baino gehiago haziko da, sekula baino handiagoa izango da. Non saldu beharko eta nori, argi bide dago, teoriaz behintzat. Zer eta zelan salduko, ostera, dezente zailago dateke. Kontua ez da nonbait eroslerik eza, erosleen eskakizuenei erantzuteko gaitasunik eza baizik. Alegia, nazioarteko merkatuak eskatutako ekoizpenak egiteko gai izango al da euskal industria? Eta, ekoizteko gai baledi, behin ekoitzi ostean, munduan barrena hedatzeko gauza izango al liteke?

Bai, egia da, merkatu-aukerek gero eta murritzagoak ematen dute. Baina, behar bada, ez da merkatua murriztu delako, gu geu murriztu garelako baizik.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: