Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Truxalak egin dittu

Truxalak egin dittu

Asier Sarasua 2013/01/15 22:40
Bai, truxalak bota dittu gaur egun guztian zihar. Bota ahalian jardun dau, goixan-behian; garrantz jardun be!

Ba, horixe. Gaur ez dabela euririk egin. Truxalak egin dittu, zaparrada amaierabakuak. Euri zirin eta lanparra tarteka, baina euri-truxuak ixa beti, garratz jardun be; izan be, goixan-behian jardun dau goixetik gabera.

Egin ahalako eurixak jaso dittugu, eta zaldizko ederrak ikusi tarteka, haixe-boladak be makalekuak izan diralako.

Eta jakina, egunotan eurira egon danez, eta mangia jardun dabenez, ufala doia Maltzagan behera. Eurizarrak atertzen ez badau, kontuz bixarko ufalaldixakin.

Eurixa gaur? Bai zera!

 

"Baina zeren komunzki, hala eskribatzea, nola mintzatzea, nori berea iduritzen baitzaika hoberenik eta ederrenik (...), egizu zuk zeure moldera, eta zure herrian usatzen eta segitzen den bezala. Zeren halatan, ez litzateke euskara hain labur, eskas eta ez hertsi, nola munduak uste baitu, eta baitadauka, dela."

 

P. Axular, 1643

etiketak: berbarik-berba
Serafin
Serafin dio:
2013/01/16 13:40
 Irakaspen mundiala.
oier g
oier g dio:
2013/01/17 22:22
Interesgarrixa; batzutan horren gaiñian notak hartzia tokatzen jatak-eta... http://www.actualid-ades.blogspot.com.es/2013/01/m-9-kargan.html
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz