Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Neguko festak, inauteriak eta hitzaldiak

Neguko festak, inauteriak eta hitzaldiak

Oier Araolaza 2013/01/18 14:55
Aurten ere hasita nago inauterien inguruko hitzaldiak han eta hemen ematen. Zuzen izateko, neguko festen inguruan aritzen naiz, eta hitzaldi egutegia ere neguko festen tamainakoa izaten da, hau da, azarotik otsailera.

Animen eguna edo Halloween-etik hasi eta Garizumara bitartean, San Martinak, San Nikolas, Olentzero, Gabon zahar eta urte-berria, Santa Ageda, Inauteriak... Hainbat neguko festaren inguruko kontuak aipatzen ditut hitzaldian, eta bereziki kuestazioak, Santa Claus, Olentzero, mozorro kontuak eta arketipoak moduko kontuak jorratzen ditut.

Orain aste batzuk Zumaian izan nintzen Inpernupe Kultur Elkarteak gonbidatuta. Hitzaldiak erantzun ona izan zuen entzuleen aldetik, eta Alondegiko Oxford aretoan lagun talde polita bildu ginen. Zumaian izan nintzen Baina horrez gain, komunikabideetan ere oihartzun polita izan zuen hitzaldiak.  Aiora Larrañagak Urolako Hitzarako elkarrizketatu ninduen aurreko egunetan. Inpernupe elkarteko Axier Lopez antolatzaile lanetan ibiltzeaz gain, ondoren hitzaldiaren kronika egin zuen Argian estreinatu berri zuen blogean: Horra, horra, trans-olentzeroa! Eta Gorka Zabaletak erreportajea egin zuen Baleike aldizkarirako.

Zabaleta hitzaldira etorri eta hitzaldi osoa entzun zuen (hau ez da ohikoa izaten kazetarien kasuan...). Horrekin, niri eskatutako argibide gehiagorekin eta bere kasa bildutako dokumentazioarekin, erreportaje ederra prestatu du Baleike aldizkarirako. Ez naiz harritzen Zabaletak Rikardo Arregi saria irabazi izana orain pare bat urte. Bikain jaso ditu hitzaldian esandako kontu gehienak, eta berak egindako zenbait argazki eder eta maketazio txukunarekin, dotore asko geratu da. Hemen duzue erreportajea:

"Mozorrotzea ez da disfrazatzea" eta horrelako izenburuak jartzen dizkiet hitzaldiei, oraindik ez dut eta izenburu hoberik topatu, beraz, inork alde horretatik ekarpenik egin nahi badu, aurrera.

Hitzaldi egutegia

Aurtengo neguan emandako hitzaldiak eta antolatzaileak hauek:

  • Azaroak 27 Eibar, Irale-Udal euskaltegia.
  • Abenduak 19 Zumaia, Inpernupe elkartea.
  • Abenduak 27 Eibar, Kezka dantza taldea.

Eta datozen asteotan emango ditudanak hemen:

  • Urtarrilak 22, Elgoibar, Haritz dantzari taldea.
  • Otsailak 1, Andoain, Urki dantza taldea.
  • Otsailak 5, Donostia, Irale.
  • Otsailak 6, Mallabia, Orraittio euskara elkartea.
  • Otsailak 27, Getaria, Harritan blai kultur elkartea.



Inperpune Kultur Elkarteak gonbidatuta
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter