Blogak
Erdaraz jarduten "eztabaidaren zentroan" egon? ez, ez, eta ez
2013/04/15Jardunaldi batzuk (Ikastrolla) antolatu ziren duela egun batzuk Gernikan, eta antolatzaile batekin elkarrizketa argitaratu zen Berrian. Elkarrizketako puntu batek asaldatu ninduen eta mezu truke deseroso bat izan nuen Ikastrolla delako antolakuntzarekin. Josu Lezameta blogariak ere izan zuen berea.
Eguakoitzekoa
2013/04/14Eguakoitzean, uste baino beranduago, baina afaldu egin genuen Bergaran. Eta afalorduan, ezinbestez, atez ateko zakar-bilketa izan zen gaietarik bat. Etsipena nagusi, ordea: “Bai 4.691, baina alperrik. Horre(e)k eurena aurrera. Ez jakuek iñona bape ardura”.
1931ko Eibarko errepublikaren aldarrikapena, lekukoen ahotan
2013/04/14"Esnatu! Esnatu! Republikia etorri da eta!" (2001)
Dom-en ordenagailu oso eramangarria
2013/04/14Aste honetan sarean ikusi dudan istorio xelebre bat kontatu nahiko nuke gaur. Dom-en ordenagailu oso eramangarria. Goizean ez dut behar den bezala zehaztu: ez dakit benetakoa den edo produktu bat saltzeko marketing kanpaina bat.
Hirurogei urte dantzan
2013/04/12Iñaki Irigoien (Bilbo, 1935) dantzariari omenaldia eskainiko zaio bihar, hirurogei urte luzez “euskal folklorearen mesedetan” egindako lan eskergarengatik. Nik gaztetandik ezagutu izan dut Iñaki dantzariz inguratua. Iñaki kementsua eta apala, beti prestu eta inori laguntzeko gertu.
Hitzei mugak ipini behar hori
2013/04/11Ez dut gehiegi/larregi ulertzen/aditzen hitzei/berbei mugak/hesiak jarri/ipini behar hori. Zabal ditzagun leihoak!
Oteiza, bere burua berreskuratu ez zuen gizona
2013/04/09Hamar urte hil zela Jorge Oteiza (1908-2003). “Probablemente el más grande y severo escultor que ha dado este pequeño país desde el Renacimiento, desde Johanes de Anchieta” (Edorta Kortadi. DEIA, 2003.04.10).
Interneteko komunikazioen segurtasuna I: Konfidentzialtasuna
2013/04/08Gaur egunean informazio oso garrantzitsua ibiltzen da Interneten zehar: posta elektroniko pribatuak, dokumentu konfidentzialak, online zerbitzuetako kontuen pasahitzak, kreditu-txartelen datuak... Baina seguru al doa informazio hori guztia Internetetik?
