Sirenak gero eta altuago kantuan
Beti erakarri izan nok Grezia, itzalian. Halan be oiñ arte ez nok asko hurreratu bertara; Iliada, Odisea eta Robert Gravesen mito bildumia dittuk nere erreferentzia bakarrak (bueno, eta Ulises 31). Vernen liburu honekin, barriz, geografikoki ezagutzeko aukeria izan juat. Gizon honen liburu askotan lez, hau be atlasa aldian irakortzia komeni dok: Greziako Independentzia Gerran sasoian (XIX hasieran), turko, europar eta piraten arteko gorabeherak ugartez ugarte saltoka ibiltzeko aukeria emoten jeskuek, horren kontura sasoi hari buruzko gauza asko ikasitta. Esateko, oiñ arte leku eta sasoi horri buruzko ezer ez nekixan; Lord Byron izeneko ingles bat bertan hil zala entzunda nekan justu-justu. Oin ez dakitt askoz be gehixago: baiña bai behintzat atzerriko lagun pillua ibilli zala greziarrei bere burrukan laguntzen. Deigarrixena greziar buruzagixen izen musikatsuak estraiñekotz irakortzia izan dok: Mavrokordatos, Kolokotronis, Miaulis, Kanaris... guzurra jirudik haiñ ezezagunak izatia hamendikaldian.
Sirena kantuan beste pasarte bat izan dok hau. Hain hurre egonda... ¡zenbat banatzen gaittuan hizkuntza ezbardinttasunak! Baiña egunen baten euli-kakaz betetako hórrek lerruak irakortzen ikasiko juat, horixe baietz; igual ule zuri-zurixakin, baiña sakela hartuta bertara juango naiz.