Euskal egileen album berriak nazioartean
Euskal komikigileek, hemen eta euskaraz sarritan ezin denez, nazioartean albumak argitaratzen jarraitzen dute.
Batetik, AEBtan bizi eta hango merkatuarentzat lan egiten duen Guillermo Zubiaga komikigileak berak autoeditatzen duen Joanes or the Basque Whaler sailaren 3. albuma atera du, Priest of Pirates izenekoa.
Bestetik, Xabiroi komiki-aldizkariko ohiko kolaboratzaile Iñaki G. Holgadok Retine saileko 2. albuma atera du, Course dans le Salar, hau ere Soleil argitaletxearekin eta Stéphane Piatzszek gidoilariarekin.
Hirugarrenik, Norma argitaletxeak El pico de los cuervos – Matar a Franco komikia atera du, Mikel Begoñaren gidoia eta Iñaketen irudiekin. Bikote berak aurretik Tristísima ceniza aterea zuen Normarekin berarekin.
Eta azkenik, Raquel Alzate La ville d'Ys (frantsesez) edo La ciudad de Ys (gaztelaniaz) saila ateratzen ari da, Dargaud eta Astiberrirekin hurrenez hurren, Rodolpheren gidoiarekin. Momentuz bi album atera dira, La folie Gradlon edo La locura de Gradlon eta Morgane la Rouge edo La morgana roja.
Biba zuek!
Euskal komikigileek, hemen eta euskaraz sarritan ezin denez, nazioartean albumak argitaratzen jarraitzen dute. Batetik, AEBtan bizi eta hango merkatuarentzat lan egiten duen Guillermo Zubiaga komikigileak berak autoeditatzen duen Joanes or the Basque Whaler sailaren 3. albuma atera du, Priest of Pirates izenekoa. Bestetik, Xabiroiko ohiko kolaboratzaile Iñaki G. Holgadok Rétine saileko 2. albuma atera du, Course dans le Salar, hau ere Soleil argitaletxearekin eta Stéphane Piatzszek gidoilariarekin. Eta azkenik, Norma argitaletxeak El pico de los cuervos – Matar a Franco komikia atera du, Mikel Begoñaren gidoia eta Iñaketen irudiekin. Biba zuek!