Amaren ardurak
Hala ere, niri behintzat, filma nobela baino nabarmen gehiago gustatu zait. Bai, badakit genero bi direna, ez direna alderagarriak, bakoitzak bere larraina behar duena landu. Baina, gustua gustu, iruditzen zait bergararraren filma bete-betekoa dela eta Baleukoren ekoizpena (hirugarrena?), berriz, euskaraz sekula egin den homologagarrienetakoa.
Oso oker ez banago Amaren eskuak –nobela nahiz filma— fikzioa baino ez da, baina etxean adineko gaixoren bat dutenei edo izan dutenei ez zaie batere arrotz egingo. Izan ere, zaharren zaintzak familiaren baitan eragin ohi duen orekarik eza, etxeko eta kanpoko lan-orduen bateratu ezina, gizonezkoen eta emakumeen arteko lehentasun berdinezak, beti ere alabei nagusitzen zaien erru-sentipena eta abarra… fikziotik ezer gutxi gero ia nahi beste luzatu zitekeen zerrenda horretan. Filmak biziki islatzen du egoera horiek sortarazi izaten duten estresa, baita ikusentzuleari egonezin larria sentiarazi ere.
Aktore-aktoresen lanaren gainetik eta kontakizun guztien azpitik, pelikula osoari euskal filmografian batere arrunta ez den naturaltasuna dario eta, harrigarri bada ere, protagonistek darabiltzaten lau hizkerak (batuaz, bizkaieraz, gaztelaniaz eta ingelesez) normal-normalantza suertatzen dira.
Ikuskizun zeharo gomendagarria edonorentzat baina, aukeran, are gehiago, emakumeentzat, amen ardurez gehienbat jabetzen direnentzat.
Estreinaldiko gonbite-txartela
Ez dut oraindik ikusi, desiatzen nago