Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

"Abuztuaren 15eko bazkalondoa" (Joxe Austin Arrieta, 1979)

2013/05/22

Niri neuri, behintzat, meritu handikoa iruditzen zait horrelako zeozer idaztea 1977. urtean. Euskal literaturak dituen pitxi txiki ezkutu horietako bat.

"Abuztuaren 15eko bazkalondoa" (Joxe Austin Arrieta, 1979) - Gehiago irakurri

Euskal Kazetaritzaren Urtea, 1976

2013/05/22

Zen 1976 urtea. “Zeruko Argia”k lortu berri zuen informazio orokorreko astekari izateko lege-baimena eta lantaldea osatzen genuenok jakin bagenekien lantzean behin baino gertatzen ez diren une berezi horietakoa bizi genuela, Guardia Zibilaren torturak estreinako frogatu zituzten argazkiak lekuko.

Euskal Kazetaritzaren Urtea, 1976 - Gehiago irakurri

Sueño con serpientes

2013/05/21

Sisiforen fregaderoaren irakurketa filosofikoa.

Sueño con serpientes - Gehiago irakurri

Egitasmoa, metodoa baino aipagarriagoa

2013/05/20

“El método Arrieta” dokumentalak hiru maila ditu. Bata, formala, dokumental bat dokumental baten barruan. Bestea, izenburuari dagokiona, Lourdes eta Mentxu ahizpek elkarri hitzegiteko asmatutako komunikazio-metodoa. Eta ondokoa, pasadizoan, bi ahizpa adoretsuen egoera eta eragozpenei aurre egiteko grina. Lehena anekdotiko samarra da; bigarrena, honezkero, zaharkitua edo; eta hirugarrena, aldiz, errotik adierazgarria, eredugarria eta txapela kentzeko modukoa.

Egitasmoa, metodoa baino aipagarriagoa - Gehiago irakurri

Rokanrola inbento handia izan dela, bi dokumentaletan

2013/05/20

Rock musikari biren inguruko dokumental bana ikusi berri dut, biak boluntarioek euskaratuta. :-)

Rokanrola inbento handia izan dela, bi dokumentaletan - Gehiago irakurri

Francoren azken fusilamenduen kontrako protestak

2013/05/19

Futbola bada gu lokartzeko arma izugarria, baina badira eremu horretan ere jakin eta kontatu behar diren istorioak.

Francoren azken fusilamenduen kontrako protestak - Gehiago irakurri

Lizarraldean

2013/05/19

Joana Albreteko kideok Lizarraldean eduki dugu urteroko bilera. 10:30ean Karlismoaren Museoko atean (euripean) izan gara, Etxabarri Larrain familiaren XVII. mendeko jauregian, 1880tik 2000 urte arte, Lizarrako udalak erosi arte erdi abandonatuta izan den eraikinaren aurrean geratu gara. Zeharbeharritzearen lanei esker bai fatxada, bai barrukoa jatorrizko itxura berreskuratu du. Karlismo historia gogorazteko aukera eduki dugu ordu bat eta erdi batean. 12etan Lizarrako kaleetan zehar bisita gidatua (Joana izeneko gidariarekin) egin dugu. Merezi izan du Joanaren azalpen interesgarriak bezain erakargarriak entzutea: Lizarrako historia ezagutu dugu, izandako gazteluak, ogibideak, jauregiak, elizak, auzoak… Nazarreko Kostalera Elkartean bazkaldu dugu, arratsalde osoa ekingo dizkiegun egitasmo berriaz solasaldian ibili gara… G. L.

Lizarraldean - Gehiago irakurri