Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aintza Atano III.ari, baina ez Gallastegiren kaltetan

Aintza Atano III.ari, baina ez Gallastegiren kaltetan

Amatiño 2013/12/09 17:35
Juan Mari Juaristi Atano XIII.ak “En defensa de Atano III” gutuna idatzi berri du (DV, 07.12.2013). Nonbait ez ditu gustuko izan Migel Gallastegi pilotari eibartarrak egindako adierazpenak, ezta nik neure blogean (2013.11.28) idatzitakoak ere.

Gallastegi nagusitxoa da honezkero eta ez du inoren laguntzarik behar bere burua defenditzeko, baina nire aldetik dozena erdi xehetasun baino ez:

1. Nik esan beharrekoa neure blogean idatzi nuen, euskaraz; ez DVn, gaztelaniaz. Makinatxo bat dira hurreratu zaizkidanak galdezka: “¿Qué has escrito tú en tu blog en contra de Atano III?”

2. Nik blogean idatzi dudana zera da, hitzez hitz: “Atano III.ak eta Gallastegik lau bider jokatu zuten buruz buru, eta lauetan eibartarrak irabazi. Lauetarik bat baino ez gogoratu izana da, behar bada, Atanoren mesedetan eta Gallastegiren kaltetan, euskal pilotaren historian egin den iruzurrik handienetakoa".

3. Juan Mari Juaristik besterik frogatzen ez duen artean kontua zera da: ofizialtzat eta jakinekotzat jotzen den informazioaren arabera, Gallastegik behin baino ez ziola irabazi Atano handiari, 1948an, azkoitiar “zaharrak” ordurako 44 urte zituelarik. Baina, benetan, Gallastegik lau aldiz irabazi zion, aurrena 1942an eta azkena sei urte geroago.

4. Egia da aurrenengo hiruak ez zirela txapelketa ofizialekoak izan. Baina egia ere bada, ez zirela afariketako edo lagunarteko partidak izan, biek elkarri egindako desafio eta erronka zorrotzez baino.

5. Informazio honek ez du nahi izan Atano handia gutxietsi, Gallastegiri ukatu zaizkionak eta zor zaizkionak aitortu baizik.

6. Ez daude zalantzan Atano txapeldunaren ahalak, hainbat atanozaleren jarrera ahazkorrak eta gogoratu nahi ezak baino.

Aintza eta ohore Atano III.ari, baina ez gero Gallastegiren kaltetan.

DV, 2013.12.09

Gallastegui_eta_Atano_III

Gallastegi eta Atano III.

Serafin
Serafin dio:
2013/12/10 10:38
Oso ondo esana. Nik be somatu izan juat bai hire blogaren erreakziñoz-edo lekuz eta garaiz kanpoko Atano IIIaren defentsak, esate baterako Euskitzerena ETBn. Atano IIIa kanpeoi haundi bat izan dok, hori iñok ez jok ukatzen, baina Migelek 4 bidar irabazi zetsala ez dagok ezkutau biharrik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: