Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Aulki hutsak, doluari buruzko dokumentala

Aulki hutsak, doluari buruzko dokumentala

Mikel Iturria 2013/12/08 21:30
Aulki hutsak, Iñaki Peñaren dokumentala.

Mesanotxean Julio Ramón Ribeyroren “La palabra del mudo” ipuin-bilduma daukat aspalditik. Liburua zabaldu eta “Página de un diario” ipuinarekin egin dut topo. Hil zaio aita protagonistari eta etxea jendez bete da (“La muerte había abierto de par en par las puertas de la casa”). Bitartean, haur protagonistak eskritorioa ireki eta hildakoaren luma hartu du. Lumaren jabe egin bezain pronto, fantasiazko mundura egiten du salto: eskolara eramango duela, lagunei erakutsiko diela, pertsona inportantea izango dela. Halako batean baina, konturatzen da berari dagokiola betetzea aitak utzitako hutsunea. Bat-batean, handitu egiten da haurra.

Ama hil zaio berriki Imanol Epelderi. Borroka latza izan dela dirudi semearen hainbat testu irakurrita (Ez nekatu gehiago ama, adibidez). Eta orain absentziarekin bizitzen jakin behar hemen geratu direnek (Ez dago besterik, labetik atera berria).

Bederatzi hilabete pasa behar ditugu amaren tripan munduratzeko eta duela bederatzi hilabete hil zitzaigun guri aita. Otsailaren 23an joan zen ospitalera. Kontzertua eman zuen egun horretan Anarik Victoria Eugenian eta ni bertara joatekoa nintzen. Ez zuen martxoa ikusi; 28an zendu baitzen.

Horiek bezalako data seinalatuak ditu aipagai Iñaki Peñak Aulki hutsak dokumentala amaitu eta jada erakusteko moduan dagoela kontatzeko idatzitako apuntean. Doluari buruzko dokumentala da, esan bezala, eta lehen pasea egina dute jada jendaurrean: petit comitéan, Elgetako Espaloian abenduaren 4an.

Eta orain jende gehiagok ikusteko ordua da: abenduaren 12an Bilbon, abenduaren 19an Donostiako KMn eta abenduaren 23an Errenteriako Fatima Parrokian.

Sinopsiak zera dio: "Zer gertatzen da maite dugun hori hiltzen denean? Normala da sentitzen dudana? Noiz hasi behar gara kezkatzen? Eta trabatzen bagara nora jo?"

Hona hemen dokumentalaren making off-a.

Aulki hutsak, un documental sobre el duelo, este apunte en castellano.

Luistxo
Luistxo dio:
2013/12/09 09:51
Gauza hauek ez dira sekula agertzen PirateBayn. Euskal ikus-entzunezkoen babes antipiraterikoak sekulakoak dira, teknologia punta.
patxi lurra
patxi lurra dio:
2013/12/13 17:35
"Irundik, aspaldiko lagun blogaria eta esperientzia honetatik igaro denak geure berri jaso du. Galzheimerra zer den irakatsi zigun Mikel Iturriak eta, abizena eta txuriurdintasunaz gain, beste hainbat gauza ere elkarbanatzen ditugu biok."

http://arinduz.org/inaki/2013/12/13/debagoienetik-mundura/
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2013/12/16 21:45
Mila esker komentarioagatik, Patxi.

@luistxo Espero dezagun laster sarean egotea dokumentala. Amen
27zapata
27zapata dio:
2013/12/18 16:15
Azkenean ezingo naiz bertaratu bihar. Ea beste lekuren batean ikusteko modua izaten dugun edo nonbait zintzilikatzen duten...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter