Blogak
Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta
2013/09/13Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "Txino batzuk euskal dantzak egiten!". Orain lau urte hasi zen hau gertatzen, eta gutxienez hilean behin errepikatzen da ordutik. Beti daukat lagun edo ezagunen bat nirekin akordatzen dena eta bideoa bidaltzen didana.
Patxi Lopez ez da fio; ezta ni ere
2013/09/12Bertan behera geratuko bide da bihar, auskalo noiz arte, Eusko Legebiltzarraren Bake eta Elkarbizitzarako lantaldea. Honela erabaki omen du EAJk, PSE-EEk jakinerazi ostean ez dela itzuliko, EH Bilduk “zoru etikoa” betetzen ez duen artean. Bilduren ustez, sozialisten agertzerik nahi ezaren arrazoietakoa zera omen da: Patxi Lopezen hautagaitza PSOEren barne-hauteskundeetan.
Bergarako Besarkadak izan al zuen inoiz oroitarririk?
2013/09/10José I. Lasa ikertzaile frantziskotarrak zera idatzi zuen 1968an: “… a pesar del máximo interés manifestado por elementos tan importantes como el Senado de España y sus provincias vascongadas, nunca se realizó la erección del monumento al Convenio”. Eta Jose Antonio Zabalari jaramonik egingo badio, aldiz, bigarren karlistaldiari ekin bezain laster, karlistak ikaragarri ahalegindu omen ziren ahalik eta bizkorren Bergaraz jabetu eta harako besarkada lotsagarria gogorarazten zuen monumentua triskatzeko. Baina, harako monumenturik egin egin al zen benetan?
Euskaraz eta dantzan, Bietan Jarrai
2013/09/09Azkenean "Ez berbazkoak" jarri nion izenburua, baina zirriborroan "Bietan jarrai" idatzita izan nuen. Gero ez nintzen ausartu izenburu horrekin bidaltzera. Funtsean, artikuluan zera defendatzen dut, euskal kulturaren osagai nagusitzat euskara jartzean, ez berbazkoak diren kultur adierazpideak, dantza kasu, bigarren mailan geratu direla.
Futbolean egin izan balute, Urdaibai txapeldun
2013/09/08Partida amaitu, errefereak jokaldi guztiak ontzat eman eta azken emaitza ere jendaurrean ezagutarazi ostean, lehorreko epaileek erabaki dute txapela galtzailearen mesedetan. Donostiako Kontxan gertatu da, gaur, bazkalaurretik.
Jainkoaren hatza
2013/09/07Tanzaniako Ngorongoro eremuan --eta Serengeti parkean, oro har— bertako masaiek “Jainkoaren atzamarrak” deitzen diete, iluntze aldera, arratseko azken eguzki-izpiak hodeien artean berreiatzerakoan, sortarazten diren argi-errainu sendo samarrei.
Zamorako modernismoa
2013/09/06Arteaz nahiz arkitekturaz hutsaren hurrengo dakikeen edonork jakin badaki zein garrantzitsua den Zamorako erromanikoa. Hiri gutxi gero, munduan, Zamora bezain emankorra erromar arte estiloan. Ez da inondik ere horren ezaguna, ostera, XIX. eta XX. mendeen arteko zubigintzan Zamoran bertan nagusitu zen arkitektura modernista.
