Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Cake in the frakes'

2014/09/23

KING, Stephen. 1977. El resplandor. Plaza & Janés. Barcelona 1998.

Cake in the frakes' - Gehiago irakurri

Sarrioen harana

2014/09/23

Sarrioen haran-inguruan sarrioak egon badagoz, hamarren bat ikusi ahal izan genituen ehun metrora aurreko asteburuan, baina haran-barreneko larretan behiak dira egun nagusi, elurrik ez den artean behintzat. Muxarrik ere ez da falta, txistuka eta harraboska. Mendiarteko alderdi paregabea, porlanezko errepidetik hiru ordu eskasera. Aurrez aurre, artez arte, hogei kilometrora, Auñamendia.

Sarrioen harana - Gehiago irakurri

2050eko Txina Benoît Cézard-en argazkietan

2014/09/22

Joan da abuztua eta iraila ere bidean da. Frantziako komunikabideetan ikusitako erakusketa baten berri gaurkoan.

2050eko Txina Benoît Cézard-en argazkietan - Gehiago irakurri

Nire erakusketa bat Donostian

2014/09/21

Lekua: Albarca C/Balleneros 19 Amara Noiz: Urrian Gaia: Baltiko

Nire erakusketa bat Donostian - Gehiago irakurri

Gipuzkoako ijitoak 1899an

2014/09/21

Gipuzkoa inguruko ijitoei buruz dihardu, nahiz eta testuan datu fidagarriak biltzea zaila dela aitortu. Kontuan hartu dezagun XIX gizaldi amaierako gizartea gaur egungoa baino arrazistago eta klasistagoa zela (idazleak berak ijitoei buruzko hainbat aurreiritzi erakusten ditu, natural-natural gainera). Horretara, ulergarria da ijitoak mesfidati agertzea Soraluze bezalakoen peskisa antropologikoen aurrean.

Gipuzkoako ijitoak 1899an - Gehiago irakurri

Berrogeita hamar urte ez dira artaleak

2014/09/20

Berrogeita hamar urte ez dira gero artaleak. Berrogeita hamar urte (1964) hasi nintzela “Zeruko Argia” astekarira Eibarko albisteak bidaltzen. Hasieran lantzean behin, gero tarteka-marteka, ondotik sarri eta, azkenik, astero-astero. Ekin nion Eibarko berriak idazteari eta, konturatu orduko, aurkitu nuen nire burua denetarik idazten, Euskal Herri guztiko erreportaiak moldatzen eta euskalgintzaren hamaika lekuko elkarrizketatzen. Kazetaria jaio ala egin egiten al da?

Berrogeita hamar urte ez dira artaleak - Gehiago irakurri

Eskozia, Europa berriaren adierazgarri

2014/09/17

Europar mapa politikoa nabarmen aldatu da azken ehun urteotan. XX. mendearen hasieran 24 herrialde zituen Europak. Orain, berriz, 47*. Hogeita hiru berri horien sorreran sekulako eragina izan zuen historiak... historiari zerizkion kulturak, hizkuntzak eta herri-nortasunak alegia; ekonomiaren lehentasunaren mesedetan Eskozian ezer gutxi eztabaidatu diren esparruak, hain zuzen; europar etorkizunak aspaldiotan jorratzen diharduen ildotik, besteak beste.

Eskozia, Europa berriaren adierazgarri - Gehiago irakurri