Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ikastetxia infrañua danian

Ikastetxia infrañua danian

Oier Gorosabel 2014/11/13 18:16
Lekeitioko Eskola Publikoko gurasuok ohar hau jaso dogu. Kanpotik entzun dotenez (ezin dot konfirmau) Iturriotz institutuan gertatzen diharduan BULLYING kasuen harira dator.
Ikastetxia infrañua danian

Irudia: delcamponazcasaatchi via YouTube via nydailynews.com

Esango neuke, halan be, hitzaldira juateko premiña gehixen dakan jentiak (erasotzaillien gurasuak) ez dirala juango. Badakizue: "Zetako? Nere umiak ez dake ezelako arazorik barren!".

Nagusittan errezegi ahaztutzen dogu, gero, nerabiak zelako krudelak izan leikiazen.

"Senide agurgarria:

Oraingo honetan, irakasle eta begiraleok, eta suposatzen dugu senideok ere, LARRITZEN gaituen IKASLEEN ELKARBIZITZA HOBETZEKO proposamena luzatu nahi dizuegu.

Aspalditik kargutu gara ikasleen harremanak ez direla guk nahi bezain zuzenak, eta azkenaldian irainak, hitz itsusiak, burlak eta bazterketak normaltasunezko egoerak bihurtzen hasi dira. Horren arrazoiak hainbat izan daitezke, kaleko giro soziala, telebistaren eragina, teknologia berriak...

Arrazoiak arrazoi, eskola ezin da isildu eta gutxiago ezer egin gabe gelditu. Horregatik, eta aurrez aurre daukagun egoera honi berme handienarekin ekiteko, eskolako langileok eta senideok bat egin behar dugu.

Horretarako, lehen pausu modura, gaur egun Euskal Herrian ospe handikoa den Maite Garaigordobil EHUko katedradunak emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan aukera izango dugu ikasleen arteko harreman eta tratu txarrei buruzko zenbait datu, jarrera eta irtenbide ezagutzeko.

Beraz ba, gure seme-alaben nortasun, afektibitate, autoestimu eta bizi kalitatea landuko den hitzaldian elkar ikusiko dugulakoan, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

 

Hitzaldia: "VIOLENCIA ENTRE IGUALES: ANÁLISIS, IDENTIFICACIÓN, PREVENCIÓN E INTERVENCIÓN DESDE LA ESCUELA Y LA FAMILIA"

Eguna: Azaroak 19, eguaztena;. arratsaldeko 18,00 etan

Lekua: IKUSGARRI ZINE ARETOA

 

Lekeition 2014ko azaroaren 1Oean.

(sinatua) Irakasle Klaustroa; Jantokiko Zaintzaileak; Eskolaz Kanpoko Begiraleak; Guraso Elkartea.

Maite Garaigordobil Landazabal es Doctora en Psicología, Psicóloga Especialista en Psicología Clínica, y Catedrática de Evaluación y Diagnóstico Psicológicos en la Facultad de Psicología de la Universidad del País Vasco. Es autora de 27 libros, 50 capítulos y más de 100 artículos de investigación publicados en revistas de reconocido prestigio nacional e internacional. Ha sido galardonada con el Primer Premio Nacional de Investigación Educativa en 1994 y en 2003 concedidos por el Ministerio de Educación y Ciencia. En 2012 ha recibido el Premio Nicolás Seisdedos al mejor trabajo de Investigación en Evaluación Psicológica.”

etiketak: umeologia, lekeitio
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024