Sarriago txartoago, hobeto baino
Krisialdi luzea bezaina zorrotza bizi izaten ari garenik ez du inork zalantzan jartzen, nahiz, azken hiru hamarkadetako emaitzekin alderatuz gero, horren txarrak ez izan.
Alegia, 1981-2014 bitarteko 34 urteetan, Euskal Autonomia Elkarteko datuak %15,2 baino txarragoak izan dira hogei urtean eta hobeak hamahirutan. Hau da, langabeziari dagokionez behintzat, sarriago egon gara txartoago (20 bider), hobeto baino (13 aldiz).
Espainiako balantza historikoa, ostera, bestelakoa da: hiru urtean baizik ez dira orain baino txartoago egon. Gainerako 30 urtean, hobeto.