Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Hegazkiner, Loiun

2014/10/22

"Embarque", "Boarding", "Hegazkiner"... eskerrak gaztelaniaz dexente dakigun eta ingelesez, berriz, munduan zehar ez galtzeko beste. Euskaraz baino ez bageneki... auskalo Loiun hegazkinik denboraz hartzerik izango ote genukeen.

Hegazkiner, Loiun - Gehiago irakurri

Morau, Garro eta Laboa

2014/10/21

Kili-Kolo antzerki taldian nenbixala ezagutu neban. (...) Garrok “Zipaio laztana” izeneko kantu bat aukeratu zeban, Morau izeneko tipo batena. Hori bai gogoratzen dot, kantuan letria ez ahaztutzeko modukua zalako: poliziako batekin harreman sadomasokistia dakan “bezeruan” amodio kantua.

Morau, Garro eta Laboa - Gehiago irakurri

Ñabardurak galtzen

2014/10/20

Nire ohiko botikariak ikaragarri ondo egiten du euskaraz. Bizkaieraz. Ez diot sekula urterik galdetu baina, esango nuke, adinez behintzat, nire alaba izan zitekeela. Hala ere, sasoiko gutxik bezain ondo berba egiten du, jator, samur, jariotsu. Horregatik, behar bada, nabarmen konturatzen da botikara joaten zaizkion bezero asko ez direla “matiz” guztien jabe.

Ñabardurak galtzen - Gehiago irakurri

EibarOrgek 10 urte: kronika moduko bat

2014/10/20

EibarOrg-eko blogariok 10 urte bete ditugula blogeatzen, eta zapatuan ekitaldi txiki bat egin genuen Eibarren. Hementxe laburpen bat, bospasei (edo 20) argazkirekin.

EibarOrgek 10 urte: kronika moduko bat - Gehiago irakurri

Blogista izatea, herritartasun agiri bat

2014/10/20

Joan den larunbatean (2014.10.18), Eibar.org-eko blog komunitatearen 10. urteurreneko ekitaldian irakurri nuen testua.

Blogista izatea, herritartasun agiri bat - Gehiago irakurri

Blog komunidadian 10 urteurrenana

2014/10/18

Andra-umiak trenian bialduta (nobedade itzala Lekeittioko umiendako), ni goixago lotarako prestatzen (3:00etan gora gaur), badirudi jentiak bazkalostia arratsaldeko parrandiakin katiau dabela, eta eibar.orgen ondiokan ez da ezer agertzen.

Blog komunidadian 10 urteurrenana - Gehiago irakurri

Eter larregi

2014/10/18

IRIGOIEN, Joan Mari. 1993. Consummatum est. Elkar, Donostia.

Eter larregi - Gehiago irakurri

Arriskuak hartzea ez dago modan

2014/10/17

Berrikuntzaren sailkapen-zerrendan, batez besteko kopuruaren gainetik dago euskal gizartea; baina azpitik, ordea, enpresa-ekimenetan. Hau da gure egungo panorama larria: inoiz baino berritzaileagoak gara, inoiz baino ikasiagoak eta trebatuagoak, baina baita inoiz baino geldoagoak, bareagoak, zuhurragoak edo adoregabeagoak ere. Ez badiogu joera honi bueltarik ematen, gureak egin du.

Arriskuak hartzea ez dago modan - Gehiago irakurri