Blogak
Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe
2014/09/26Albistea ona iruditzen zait, eta antzematen ez bazait ere pozik nago. Bazen garaia ere esan nezake, eta ez dut esango, oraindik eskola ez dagoelako martxan, eta iragarpenekin badugu eskarmentua. Baina hori guztia (eta batez ere, ondoren esango dudana) esanda, bai, albiste ona da, eta pozik nago Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroa (orain konturatu naiz zentroa erabiltzen ari direla lehen eskola erabiltzen genuen tokian, ikasiko dut hori ere...) martxan jartzeko makinaria piztu dela ikusita. Ea ba.
Ez zuen sekula gertatu behar
2014/09/25Pablo Malok egunak daramatza politikaz hitzegiten. Donostiako Zinemaldian barrena komunikabideen aurrean jarri “Lasa eta Zabala” filma azaltzeko eta, horratik, ezin gero zinemaz hitzegin. Behin eta berriz, politika nagusi. Baina hori bazekien filma egiteari ekin aurretik. Aurkeztu den emaitza ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko.
Sarrioen harana
2014/09/23Sarrioen haran-inguruan sarrioak egon badagoz, hamarren bat ikusi ahal izan genituen ehun metrora aurreko asteburuan, baina haran-barreneko larretan behiak dira egun nagusi, elurrik ez den artean behintzat. Muxarrik ere ez da falta, txistuka eta harraboska. Mendiarteko alderdi paregabea, porlanezko errepidetik hiru ordu eskasera. Aurrez aurre, artez arte, hogei kilometrora, Auñamendia.
2050eko Txina Benoît Cézard-en argazkietan
2014/09/22Joan da abuztua eta iraila ere bidean da. Frantziako komunikabideetan ikusitako erakusketa baten berri gaurkoan.
Nire erakusketa bat Donostian
2014/09/21Lekua: Albarca C/Balleneros 19 Amara Noiz: Urrian Gaia: Baltiko
