ESAIT - JOANA ALBRET 0-0
Duela 10 urtetik hona nire buruari galdetzen diot ea Euskal Herrian zer lortuko dugun lehenago Futboleko Euskal Selekzioa ala Euskal Liburutegi Nazionala.
Azken urte hauetan horrela ibili gara, erronkan, jokatzen, baina epaileak ez dizkigu utzi golak sartzen, eta sartu ditugun gol guztiak baliorik gabe utzi ditu.
Batzuetan iruditu zait kultura kirola baino aurrerago ikustea, askoz hobeto jokatzen, eta gola sartzeko zorian ikusi dut behin baino gehiagotan.
Baloia ere behin baino gehiagotan sare barruan ikusi dut, baina alferrik, epaileak balio gabe utzi ditu sartutako gol guztiak.
Unerik hurbilenaLiburutegien Legea Euskal Legebiltzarrak onartu zuen izan zen. Epailak ere gola ontzat eman zuen, baina Lehiaketa Batzordeak partida bertan behera utzi zuen.
Euskadiko Liburutegia Liburutegien Legeak Euskadiko Liburutegia sistemaren ardatza eta burutzat hartzen du, baina lastima justu Euskadiko Liburutegiari dagozkion artikuluak ez dira garatu, ez dira jarri indarrean. Hutsaren hurrengoan geratu dira.
Laburbilduz, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta Euskal Liburutegi Nazionalaren sormena parean daude!
Gerardo Luzuriaga
ESAITek desagertzea erabaki du, Joana Albret, berriz, minimoetan jarraitzea erabaki du. Azken finean, berdin!
Hainbeste teknikarien arteko bilerak tontakeriak aukeratzeko ta ...ez dute nahi berain postua arriskuan ikusten dutelako ta "dena digitala izango denez"...