Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mendia

Mendia

Amatiño 2015/04/14 22:00
Ez dut uste mendizale amorratua izan behar denik Donostiako San Telmo Museoan dagoen “Mendia” erakusketa gustura ikusteko. Historia handia hamaika historia txikiz osatu ohi da, eta azken ehun urteotako euskal puzzlearen hainbat piezak zer ikusirik dute mendizaletasunarekin.

Gutako asko eta asko meditik jaitsiak gara. Nire lau aitona-amonak baserritarrak ziren jaiotzez. Mendigoizalatasunaren erroek hasiera beretik izan zuten kutsu politikorik. Besterik ezean baino ez bazen ere, mendia izan zen nire belaunaldiaren zaletasunik sarrienetakoa, eta, Aconcaguatik Everest-a bitartean, 1960ko zein 1970ko bi hamarkadetan mendiz mendi gertatuak sekulako eragina izan zuen euskal gizartean.

Orain, berriz, egungo mendigoizaletasunak teknika irabazi omen du eta talde-zentzua galdu. Auskalo, galdu-galdu… mistika eta epika apurren bai, behintzat. Oraingo gizartea presaka eta harrapataka bizi da, eta aproposagoak dira, antza, bizpahiru eguneko trail laster eta trinkoak, hainbat astebete eta hilabeteko espedizio luze eta nareak baino.

Ene irudiko, mendi-botak maldan behera doaz eta zapatilla lasterrak, aldiz, gorantza. Edozein modutan, euskal mendizaletasunak badu honezkero zor zitzaion erakusketa. Txirrindularitzak oraindik ez duena, hain zuzen ere. Batek daki errudunik ba ote den baina, izatekotan, ez da gero Ego errekazulotik urrutiegi bizi.

Everest Tximist

Everest gailurra gainditu zuen (1980.05.14) urrezko belaunaldiaren zortzi ordezkari, hamar urte geroago, ETBn. Zutik, ezkerretik eskuinera, Felipe Uriarte, Juantxo Lorente, Joxe Urbieta "Takolo" (G.B), Kike de Pablos eta Luis M. Sáenz de Olazagoitia. Eserita, Martin Zabaleta, aurkezlea, Xabier Erro eta Javier Garaioa. Argazkiko bizarduna, Ricardo Gallardo (G.B.).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: