Euskal Liburutegi Nazionala (2015)
Eztabaida latza eduki nuen aurreko Kulturako sailburuordearekin. Berarentzat eta bere alderdiarentzat Euskal Liburutegi Nazionala XIX. mendeko aldarrikapen zaharkitua zen, gaurko garaiek beste baliabide batzuk eskatzen dituzte. Tira, aitzakia moduan ondo. PSEk Jaurlaritzan lau urte iraun zuen eta ez genuen inon baliabide berri horiek ikusi. Aitzakia ederra.
Etorri dira berriro (urteak eta urteak Jaurlaritzan izan ondoren) EAJrek agintariak eta ez du ematen Euskal Erakunde hau sortzeko grina daukatenik. Hauek azaldu beharko lukete zergatia.
Aurretako gobernuen EAJren Kulturako ordezkari politikoekin eta agintari guztiekin hitz egin genuen, ez behin, ez bi aldiz, ez hiru aldiz, hamaika baino… alferrik. Ez dugu ulertzen zer dela eta ez dute sortzen Euskal Liburutegi Nazionala.
Oraingo legealdiaren politikoekin, egia esateko ez dugu jarri harremanetan, itxaropena guztik galduta baitaukagu. Ea haiek ematen duten lehendabiziko urratsa eta emaitza hobeak lortzen ditugun. Askotan iruditu baitzaigu indarrean ez dutela jarri gu garelako eskatzaileak.
Oharra: 7/2015 Legeak (2015ko apirilaren 10ean) Aragoiko Liburutegia sistemaren ardatza da.
Gerardo Luzuriaga
2. El Sistema de Bibliotecas de Aragón está integrado por:
a) La Biblioteca de Aragón.
b) La Biblioteca Histórica de Aragón.
c) Las bibliotecas públicas del Estado en cada provincia, de titularidad estatal y gestión autonómica, sin perjuicio de lo dispuesto en la normativa estatal y en el resto del ordenamiento jurídico.
d) Las bibliotecas públicas de entidades locales, de titularidad provincial, comarcal o municipal. eta abar eta abar...
Hementxe esteka:
http://www.boa.aragon.es/cgi-bin/EBOA/BRSCGI?CMD=VERDOC&BASE=BOLE&PIECE=BOLE&DOCS=1-27&DOCR=5&SEC=FIRMA&RNG=200&SEPARADOR=&&PUBL=20150410