Blogak
Han goitik ere itsasoa ikusten da
2015/04/28Durangoko Plateruenan "Itsasoa, hitzez eta ahotsez" ekitaldian irakurritako testua
Eskerrik asko Garitano
2015/04/27Ez naiz ni oso futbolzalea. Mundu arrotza eta urrutikoa iruditzen zait, eta erdalduna gainera. Atzo, ordea, ez zitzaidan hala iruditu. Futbol munduan ere badagoela euskaldun izateko hautua egiten duenik erakutsi zigun aspaldi Eibar futbol taldeko entrenatzaileak. Eskertu egin nahi diot Gaizka Garitanori halako dotoreziaz egindako hautua; eta gonbita luzatu Eibar Futbol taldeari entrenatzaileak egindako bideari jarrai diezaion. Gure eskubidea delako eta gurea delako. Eskerrik asko Garitano.
Argazkia erakusketa Bartzelonan
2015/04/27Egilea: Jose Luis Irigoien. Gaia: Baltiko. Noiz Maiatza eta ekainean. Non: FOTOESPAI - Escola de fotografia C. Coroleu 72-74 - Barcelona 08030 www.fotoespai.cat - info@fotoespai.cat https://fotoespai.cat/exposicions.html?id=319&expo_id=52
Berrikuntza: teoria eta praktika, filosofia eta enpresa
2015/04/26Daniel Innerarity, Politika eta Gizarte Filosofiaz katedraduna, eta Aner Garmendia, EGA Masterren zuzendari nagusia, elkarrekin bildu ziren aurreko ostiralean, Iruñean, berrikuntzaren teoriaz eta praktikaz, hurrenez hurren, jendaurrean aztertzeko.
EGAko "kalabazak"
2015/04/24Euskadi irratiko Faktoria saioan egindako kolaborazioa 2015eko apirilaren 24an
Dinamitaz suntsitutako herria
2015/04/23Cenarbe (1.200 m.) herriaren historia dekretuz amaitu zen (BOE, 1966.11.26), Esako urtegiaren egitasmoarekin batera, lur-higadura ekiditzeko (eta, horretara, erosio-lurrez urtegia lohiz ez betetzeko), haranburuko goi-maldetan pinua landatzea erabaki zenean. Nahi bezala, pinuak erosioa uxatu zuen, baina baita baratzeak, larreak, abereak eta… ondorioz, ezin bestean, biztanleak ere.
400 versus 150
2015/04/21Euskadi irratiko Faktoria saiorako 2015eko apirilaren 17an egindako kolaborazioa
