Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gora ta gora beti... Vienan

Gora ta gora beti... Vienan

Amatiño 2015/06/26 23:35
San Juan bezpera, Viena inguruko “txakolindegi” batean egokitu zitzaigun hiruzpalau laguni, tokiko ardo zuri fina, txerriki samurra, olio-aza garratza eta trikiti zolia lagun genituela.
Gora ta gora beti... Vienan

Beer barrel

Eta, Vienako bertako herri-doinuen artean, horra non, ustekabean, Oskorriren “Gora ta gora beti” kanta ezaguna.

Harri eta zur utzi genituen alboko austriar mahaikideak, euskaldunok aho batez ekin genionean kantatzeari: “… haik gora Lapurdi, euskerak bizi gaitu, eta bizi bedi!”

Beraiek galdezka, nola arraio ote genekien “euren” kanta hura, euskaraz gainera; eta guk, ostera, zer zela-eta zuten Vienakotzat hain “euskal” kanta herrikoia.

Ez, Oskorriren Gora ta gora beti ez da austriarra, baina ezta euskalduna ere, txekiarra baizik. Jaromír Vejvoda musikagileak burutu zuen 1927an.

Urteak joan eta urteak etorri, berriz, Bigarren Mundu-Gerrako soldaduen artean zabaldu zen, Europan zehar Beer barrel polka ezagun gisa sakabanatu, Austrian “Rosamunde” izenez bertakotu eta, euskaraz, Oskorri taldeak, Gabriel Arestiren letraz, beronen omenezko diskoan barrena (1976) herrikoitu.

jaime
jaime dio:
2015/06/27 16:24
Joan den mendeko berrogeita hamargarren hamarkadan suertatu zitzaidan Eibarren bizitzea eta garai haietan guztiz ezaguna zen “la polka del barril de cerveza” (garagardo kupelaren polka), edonon entzuten zen doinu gogoraerraza, ia-ia, herrikoia bilakatu zena. Hori ez ezik, ez dakit ongi eibartar edo kanpoko “poeta” batek, doinu honetaz baliaturik, honako gaztelerazko bertso hauek, nire lagun mina zen Juan luis Sagalárengandik ikasiak, asmatu zituen:
Somos lindos, somos rosos
Somos lindos mariposos
Para qué querer mujeres
Habiendo c..s hermosos

Para nosotros es cosa ideal
A todo el mundo por el c.. dar
Y así poder disfrutar
De lindos c..s que hay por ahí.

Ay Simon ay, bajate esos pantalones
Ay Simon ay, bajátelos por favor
Ay Simon ay, bajate esos pantalones
Porque si no te los bajas,
Te los he de bajar yo.

Jakina, gordin xamarrak suertatzen dira aurreko “bertsoak”, baina, segur aski, bizirik jarraitzen duten nire Eibarko adinkide eta adiskideek hauen berri izango bide dute.
Amatiño
Amatiño dio:
2015/06/28 17:24
"Somos lilos, somos rosos, somos lindos mariposos, para qué queremos hembras..." polka hori gaztetan kantatzen genuen, zertaz ari ote ginen ere jakiteke. Eta egia da polka horren titulua ere "barril de cerveza" dela.

Ez dakit, ordea, "Gora ta gora beti" eta "Somos lilos" kanta berberaren bi bertsio diren ala bi polka berdinezak. Ni belarri txarrekoa naiz eta ez dakit non dagoen marra gorria. Baina nik, aukeran, esango nuke bi doinu berdinezak direla.
jaime
jaime dio:
2015/06/29 13:21
Oskorrikoek “la polka del barril de cervezaren” zati bat “plajiatu” zuten “Gora ta gora beti” kanta ezaguna borobiltzeko. Esango dizut, zehatz- mehatz, zein den zati hori:
“Ay Simon ay, bajáte los pantalones…” zati honen doinuaz baliatu ziren honako Arestiren bertsoak kantatzeko: “ Gorantza doa agudo kapitala…”; “Munduan ezin bizi diteke hala…”; “Jabeek dute kontzientzi zabala…”. Beraz, lasai asko esan daiteke kanta hau osoa, leloa ezik, “La polka de barril de cerveza” delakoan oinarritua dela.
Ez dira gutxi gaur egun “herrikoiak” egin diren euskal kanta ugarik atzerriko abestietan bere jatorria edukitzea. Esaterako:
“Astotxoa gure astotxoa…” umeen abestiak Frantziako kanta herrikoi honetan du oinarria: “Alouette jentille alouette…”.
“Lepoan hartu eta segi aurrera” zati handi batek “It´s a long way to tipperary” irlandar kantarekin antz handia du.
“Nola kanta nola txirula, nola kanta zozoka…” abesti horrek ere Bretainako “La paimpolaise” kanta herrikoia du oinarria.
Eta abar………..
Amatiño
Amatiño dio:
2015/06/29 14:40
Ez dut zalantzarik horrela izango denik. Esangura dudan bakarra zera da: Vienan bildu ginen euskaldunok (ni izan ezik denak jubilatuak)umetatik genekiela "Somos lilos, somos rosos" kantatzen, eta Oskorriren diskoa atera zenerako, berriz, bizpahiru seme-alaba genituela bakoitzak. Hala ere, austriar doinua entzun genuenean, ez ginela errotik genekien kantaz gogoratu, nagusi samarretan entzundakoaz baino.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: