Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Liztor buztingileak etxeko leihopean anfora erromatarrak laga zizkigunekoa

2025/07/08

Ederra ezustekoa etxeko leihoaren ertzean anfora itxurako 12-14 kapsula txiki aurkitu ditugunean. Buztinez egindakoak eta marasmaz beteta. Zer ote? #Spoiler: Eumeninae familiako liztor buztingileren baten lan harrigarria da.

Liztor buztingileak etxeko leihopean anfora erromatarrak laga zizkigunekoa - Gehiago irakurri

Euskal historiako menderik distiratsuena

2025/07/07

“XVI. mendea da, zalantzarik gabe, euskal historiako distiratsuena” esana du Jose Antonio Azpiazu antropologo eta historialariak, eta aho zabalik uzten gaitu.

Euskal historiako menderik distiratsuena - Gehiago irakurri

Joxe Azurmendi, jakintsu maitekorra eta maitatua

2025/07/03

Joxe Azurmendi hil da. Jakin Taldearen sortzaileetakoa. Egungo -eta segurutik inoizko— euskal pentsalaririk handienetakoa. Irakasle eta erudito, 41 liburu eta ehundaka artikuluren idazle. Nekez uler daiteke XXI. mendeko euskalgintza, 1956an eta Arantzazun, Joxe Azurmendik eta bere lan-taldeak ekindako bidea gogoan hartzeke.

Joxe Azurmendi, jakintsu maitekorra eta maitatua - Gehiago irakurri

Punk etnografia

2025/07/02

Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989, Andoni Fernández Azkarai. 422 orrialde. Spanish hizkuntza. 2018(e)an Ediciones Sin Gluten, DDT Liburuak(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-947350-2-8 OCLC zenbakia: 1096271622

Punk etnografia - Gehiago irakurri

Topea jota

2025/07/01

Ez dago absoluturik, dena erlatiboa da, urteak betetzen nahiz harriak jasotzen. Denak omen du toperen bat. Kontua da, ostera, tope hori non --edo noiz-- ote den asmatzea… hain zuzen ere, ezustean behintzat, toperik ez jotzeko.

Topea jota - Gehiago irakurri