Euskal emakumeak aitzindari, botoa ematen
Espainian, emakumeen botoa emateko eskubidea 1931ko Konstituzioari zerion (1) eta, nahiz Estatuan barrena lehen egokiera 1933ko azaroaren 19ko hauteskunde orokorretan gertatu, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emakumeek astebete bi lehenago izan zuten aurrenak izateko beta, urtebete eta azaro bereko hilaren 5ean eratu zen-eta Autonomia Estatutuaren Erreferenduma.
Guztira 6.969 izan ziren botoa eman zuten eibartarrak, %59,25 alde eta %4,26 kontra (2).
Euskal emakumeak aurrenak izan ziren botoa ematen eta, Indalezio Ojangurenen argazkiari esker, emakume eibartarrak dira une historiko haren lekukorik nabarmenenak (3).
---ooOoo---
1) Gizonezkoek 1869an eman ahal izan zuten botoa Espainian eta emakumeek 1931tik aurrera. Frantzian, berriz, gizonezkoek 1848 urtean eta emakumeek 1944ean, ia mende bat geroago.
2) 1933ko Autonomia Estatutuaren Erreferenduma.
3) Wikipediak, gaztelaniaz, Eibar aipatzen du eta argazkia azaltzen. Euskaraz, ostera, ez bata eta ez bestea. --

Azalpemik?