Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Bihotza bitan banatzen ikasi

2016/04/16

Badazagut gaur Ipuruara igotzeko ausardiarik, adorerik edo patxadarik izan ez duen errealzale eibartarrik. Lar ez sufritzeagatik etxean geratu denik. Badazagut talde biek irabazi zezaten nahi zuen Eibarko txuri-urdin armaginzalerik. Aukeran, berdinketa nahiago zukeenik. Inoiz ikasiko al dute bihotza bitan banatzen?

Bihotza bitan banatzen ikasi - Gehiago irakurri

Donostian hainbat komiki-ekitaldi datozen egunotan

2016/04/14

Dani Fanorekin solasaldia 16an, "Bolada txarrean" komiki-kontzertua The Hyenes-ekin 21ean eta Higinia Garay, Jon Juarez, Joseba Larratxe "Josevisky" eta Sara Moranteren inguruko erakusketa 21etik aurrera

Donostian hainbat komiki-ekitaldi datozen egunotan - Gehiago irakurri

Erretzen ez duten kazetariak

2016/04/14

Egia esan, nik ez nuen gaztetan sarri ikusterik izan, nobela beltzean horren usu agertu izaten zen kazetari mozkorrik. Erdi-lafiatuta bai, behar bada. Baina benetan zaila zen batere zigarrorik erretzerik ez zuen kazetariren batekin topo egitea. Denek erretzen zuten, erretzen genuen. Orain, ostera, alderantziz. Inork ez du erretzen.

Erretzen ez duten kazetariak - Gehiago irakurri

Ez Dok Amairu eta dantza*

2016/04/12

Ez dok Amairuren garaiko eta pareko dantzaren mugimenduak Argia dauka izena. Ez dok Amairuk euskal musikari egin zion tamainako ekarpena egin zion Argiak euskal dantzari. Eta gainera, biak bateratsu aritu ziren. Izan ere, mugimendu bereko bi adierazpen izan zirela esan genezake, Ez dok Amairu musikan, Argia dantzan. Are gehiago, elkarren berri izanez, elkarri eraginez, elkarrekin bidea eginez.

Ez Dok Amairu eta dantza* - Gehiago irakurri

Aurreskua Cadiz-en: horrela ikusten dituzte gure dantzak kanpoan?

2016/04/12

Erne ondoko bideoari. Cadizeko dantza ikasle gazte batzuk dira, dantza ikasketen 5. mailan euskal dantzak landu behar izan dituzte eta hauxe da emaitza.

Aurreskua Cadiz-en: horrela ikusten dituzte gure dantzak kanpoan? - Gehiago irakurri

Alpinoa hil da, bizi bedi mendi-eskia

2016/04/11

Atzo itxi ziren Aragoiko eski-estazioak. Baina ez elurrik ez dagoelako, jenderik ez delako baino. Alpe-eskiaren denboraldia amaitu da eta heldu, berriz, mendi-eskiaren ordua. Doako eski-motaren garaia da.

Alpinoa hil da, bizi bedi mendi-eskia - Gehiago irakurri

Zoramenaren mugan

2016/04/09

DELGADO, Fernando G. 1995. La mirada del otro. Ed. Planeta – De Agostini. Barcelona, 2001.

Zoramenaren mugan - Gehiago irakurri

Txomin Peillen eta Pettiri Sabuki

2016/04/08

Nazioarteko merkatuan nobela beltza indarrean dagoen garai honetan, omenalditxoren bat edo beste zor zaio Txomin Peilleni. Ondo dago Pepe Carvalho (Manuel Vázquez Montalbán, 1972) mirestea, baina Pettiri Sabuki (“Gauaz ibiltzen dana”, 1967) euskal polizia paristarra bost urte lehenago sortu zen. Eta datorren urtean, berrogeita hamar.

Txomin Peillen eta Pettiri Sabuki - Gehiago irakurri