Garai batean bezala
Garai batean egun baino askoz ere gehiago eguneratzen genituen blogak. Orain beste bide batzuk gailendu dira eta apenas duten jarraitzailerik blogek. Gauza onak ere baditu egoera honek: jende gutxik irakurtzen zaituenez, horrek lasaitasuna edarra ematen du.
Lanetik atera eta lagun batek (Giorgio Bassmatti) Gipuzkoako Foru Aldundiak zabaldu berri duen Kolmado gunean kontzertu laburra eskaini behar zuela aprobetxatuz bertara hurbildu naiz. Ordu erdiko saioa egin du Bassmattik eta asko gustatu zaizkit bertan jo dituen piezak.
Lehenengoa eta azkena grabatu ditut. Tartean, laugarrenean, Bassmattik (batek daki serio edo txantxetan) adierazi du orduan afinatu behar zuela gitarra. Zuek erabaki ea lortu ote duen.
Garai batean bezala.