Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zenbait aldarrikapenen ispilu

Zenbait aldarrikapenen ispilu

Amatiño 2017/01/02 22:55
Ardura ez da Gabonetako partidaren formula ahitu ote den edo ez; arazoa ez da aldarrikapenei eutsi behar zaien ala ez. Kontua da, ezin dela jendea enganaitu. Politikak ezin duela beteko ez duenik agindu. Eta, urtean behingo Euskadiren futbol-partida, hainbat euskal eskakizunen ispilu besterik ez da.

Sekula baino zale gutxiago bildu zen aurreko ostiralean, San Mamesen, Euskadi eta Tunisiaren arteko futbol-partida ikusteko. Hainbaten ustez, Tunisiak ez zuen behar besteko interesik erakarri. Beste hainbaten iritziz, urtean behingo partidarenak egin du. Horrez gainera, bada jarraitzaileen nekea salatu duen ausartagorik ere.

Segurutik hiru arrazoiak dira ganorazkoak baina, nik dakidanez, inork ez du laugarrenik aipatu, alegia, urteak joan eta urteak etorri, ezin zaiola jendeari promestu nekez bete daitekeen helbururik.

Ia lau hamarkada joan dira Euskadik 4 eta 1 irabazi zionetik Eire-ri, 1979an, demokrazia indarrean jarri osteko aurrenengo partidan. Ia berrogei urte, bospasei urteko umeekin bertaratu ginela.

Berrogei urteren bueltan, kezka ez da, soilik, Gabonetako partida-eredua ahitu ote den edo ez; arazoa ez da, zer gerta ere, aldarrikapenei eutsi behar ote zaien ala ez. Kontua da, ezin dela jendea engainatu. Politikak ezin duela beteko ez duenik agindu. Eta urtean behingo Euskadiren futbol-partida zenbait euskal eskakizunen metafora baino ez dela.

Esanak esan,  kontua da, duela berrogei urteko umeak ez  direla, orain, oraingo bospasei urteko umeekin  joan. Eta, batez ere, benetako kontua da, nirekin bat etorri ez arren, nirekin bat ez datozenak ere ez direla joan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: