Presoak eta kartzelak
"Nik kartzelak fase desberdinetan ezagutu ditut, kartzelaldi desberdinetan, eta ikusi dut nola aldatu diren gauzak. 1987an ekarri ninduten Estatu frantsesetik eta orduan kartzeletan delitugileak zeuden; batzuk delituak era oso kontzientean eta pentsamendu aurrerakoiarekin egiten zituztenak eta beste batzuk pobreak, bizitzan aurrera egin ahal izateko delituak egiten zituztenak. Ordutik asko aldatu da panorama. Orain drogamendekotasuna dutenak eta indarkeria matxistagatik kartzelatuak izan direnak daude nagusiki, ez dago besterik."
(...)
"Logroñoko kartzelan zeuden gazte batzuei askotan esaten nien horrela segituz gero, 70 urterekin kartzelan egongo zirela. Apustu egiten nien 2026. urtean berriz Logroñoko kartzelan sartzen banaute, han preso berdinak topatuko ditudala, hamar urte zaharrago, baina berdinak."
Arnaldo Otegi: «Beti korrika gabiltza, dena presaka egin behar dugu, baina ahaztu egin zaigu nora goazen».
Amagoia Mujikak Arnaldori eginiko elkarrizketaren zati horrekin gogoratu naiz gaur goizean ondorengo hau irakurri dudanean.
"Sí. La cárcel que ha vivido es muy diferente a la actual. La conoció incluso con traje de recluso. Ahora, según cuenta, las cárceles son lugares donde hay mucha gente por delitos que él no entiende: en su época había carteristas, proxenetas, asesinos y atracadores. Ahora hay una mezcla de gente encarcelada por conducir borrachos y otros delitos que han convertido las cárceles en guarderías, según su opinión. Por otro lado, en la calle se defiende bien: le gusta comer bien, pasear... No lo veo tan desubicado, se maneja bien, al menos hasta donde yo sé".
Juan Manuel Velázquez: «La victoria de 'El Rubio' es que está vivo y al pie del cañón».
Velázquez elkarrizketatu du Alberto Moyanok gaur DVn, pasa den abenduan "Algunos me llaman El Rubio" kaleratu duelako. Liburuan 1981eko maiatzean Bartzelonako Banco Centralaren kontra egindako lapurreta saiakeran (ustez) buru izandako José Juan Martínez Gómez-ek bere bizitza kontatzen du.