Blogak
Benito Otsoa
2020/04/06Ez genduan ezagutzen bideo hau, gure semiak eskatuta ikusi dogu. Itxuria, 80. hamarkadan Jaurlaritzan enkarguz egindakua da, eta belaunaldi askotako umiak hezi (eta "traumatizatu") dittu Otso Benito horrek. Ha zelako sorpresia, Xabier Lete tximiñuana egitten ikustia... teatrerua azken fiñian (naiz eta "oso txarra"izan, berorrek aitortuta). Puxtarri bat gehixago gizon honen alde.
Errukia
2020/04/05Gure baserria (Lekunberri) zenaren ondoan bazegoen «Ezurriki» izeneko beste bat. Nik ezagutu nuen garaian jada ez zen inor bizi bertan. Bizilagun bati entzun nion izena nondik zetorren. Etxetzarra zen eta norbaitek esan omen zion «urrikituko» zela hura eginez gero. Berak ezetz eta erantzun gisa etxearen izena. Halere hitz horren beste esanahi bat ekarri nahi dut gogora gaur.
Adimen gomutabakoaren distira eternala
2020/04/04Eternal Sunshine of the Spotless Mind hau ere (Olvídate de mí, Du soleil plein la tête) Oroimenari dagokion atalean, laugarrenean
"Gipuzkoako herrien izenak" liburua eta Eibar izenaren etimologia posibleak
2020/04/04Gipuzkoako herri-izenen jatorria eta etimologia posibleak bildu dituzte Salaberrik eta Zalduak (Euskaltzaindia, 2020).
Konfinamenduaren harriak (+ lehiaketatxoa)
2020/04/03XX. mendea azkenetan zela, nekazarien arteko mintegi bat egin zen Europa erdialdean . Konfinamenduaz aritu ziren ertz guztietatik joandako laborariak. Neguan abereak ikuiluetan istea zegoen ezbaian, nekazaritza ekologikoaren arautegi dinamiko bezain elastikoaren eztabaidaren testuinguruan. Iparreko abeltzain atlantiarrak baietzean, hegoaldeko mediterranearrak ezetzean. Euskal Herriko ordezkari gizajo ikaratua, talo-begiekin, nahikoa lan ekarpen baliagarriren bat egiteko.
LIBURUAK 4
2020/04/03Amek ez dute. Katixa Agirre / Azken patriarka. Najat El Hachimi / Bihotza nora, zu hara. / Susana Tamaro / Egunaren hondarrak. Kazuo Ishiguro / Epailea eta haren borreroa. Friedrich Dürrenmatt / Erran gabe doa. Maddi Zubeldia / Esnearen kolorea. Nell Leyshon / Etxeak eta hilobiak. Bernardo Atxaga / Fakirraren ahotsa. Harkaitz Cano / Gaizki ulertua. Iréne Nèmirovsky / Gauez harrizko zubipearen azpian. Leo Perutz / Hariak. Yoseba Peña / Hezurren erretura. Miren Agur Meabe
Aittitta-amamak, umiak eta txakurrak
2020/04/03Ez ahaztu oin ereindako uzta 30 urte barru jasoko dogula.
Euskal etimologiak heldutasuna lortu du. Orain euskal etimologiazaleak heltzea baino ez da falta
2020/04/02Orain arteko ikerketak gutxietsi gabe, bada esan duenik Lakarrak gogotik landutako garapen honekin euskal etimologiak nolabaiteko heldutasun homologagarria lortu duela. Segurutik horrela da eta poztekoa gainera. Orain euskal etimologiazale amateurrak heltzea eta homologatzea baino ez zaigu falta.
