Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Filosofoa bere bakardadean

2020/08/17

Pedro Cuartangoren «Elogio de la quietud» testu bilduma irakurri dut azken aste hauetan. Sokoako faro zaharrean bizi den Nicolas Grimaldi filosofoaren berri izan dut hura irakurriz.

Filosofoa bere bakardadean - Gehiago irakurri

Eñaut, ur laster eta zurietako entziklopedia

2020/08/16

Eñaut ordiziarra da Gallego ibaiaren ur-lasterretako lemazainetako bat. Ur “zuri” hauetan kapitain pilotuarenak egiteko, korrontearen nondik norakoa irakurtzen jakin behar du; bitsaren jarioa aldez aurretik asmatzen, igartzen, iragartzen. Kontrara joan ezinean, uhin apartsua otzandu eta bidelaguntzat hartzerik besterik ez du. Zer erremedio.

Eñaut, ur laster eta zurietako entziklopedia - Gehiago irakurri

Inception, Hastapena, Origen

2020/08/13

Inceptioni buruz José Abadek "Christopher Nolan" liburuan idatzitakoaren bertsioa, film konplikatu hori ulertzeko lagungarri. Amaierari buruzko hiru ikasleren interpretazio interesgarriak. Spoilerrez gainezka.

Inception, Hastapena, Origen - Gehiago irakurri

Egiazko Trujillo ez zen izan, nonbait, literaturari komeni bezain sinesgarria

2020/08/13

2000 urtean Vargas Llosak argitara eman zuen “La fiesta del chivo” eleberri historikoa non, 500 orrialdetan, Trujilloren hiru hamarkada luzeko (1930-1961) diktadura nobelaratu zuen. Hogei urte geroago, Carlos Saurak, 80 minutuko saioan, antzerkiratu duen nobela, hain zuzen ere. Artea behar da, gero, 30 urteko historiaz nobela egiteko. Eta orobat, artea, 500 orrialdeko nobelaz ordu eta erdiko antzerki-saioa burutzeko. Baina, artea nahiko ote?

Egiazko Trujillo ez zen izan, nonbait, literaturari komeni bezain sinesgarria - Gehiago irakurri

Beste frekuentzian

2020/08/12

MEABE, Miren Agur, 2011. Kristalezko begi bat. 4. edizioa, Susa 2014.

Beste frekuentzian - Gehiago irakurri

Kalamuako malkarretik behera… ausartu ez.

2020/08/10

Orain 35 urte-edo, larunbat goizeko hamarrak aldera, emaztea zenak Usartzara eraman gintuen nire Peugeota eta biok, eta elkarrekin abiatu ginen, mendiz mendi, Ondarroaraino, errepidez Eibarrera itzultzeko asmotan. Zazpi ordu inguru behar izan nituen. Gaur ez nuke egingo, ezta bizikleta elektrikoaz ere.

Kalamuako malkarretik behera… ausartu ez. - Gehiago irakurri

BIDAIAK 97

2020/08/07

FRANTZIA: Poitiers, Futuroscope, Chauvigny, Mont Morillon, Saint Savin, Angles sur Langlin, Laroche-Posay, Chatellerault

BIDAIAK 97 - Gehiago irakurri